Gure bigarren taldeak bosgarren garaipena jarraian lortu du arratsalde honetan Zubietan Bizkerre taldeari 4-0 irabazita. Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira partida osoan zehar eta horren erakusgarri izan da emaitza. Arrondok norgehiagokaren hasieran izan ditu argienak, eta neurketa ordu erdira iritsi aurretik, lehen gola sartu du Zamoraren aurka buruz burukoan barkatu ez ostean.
Bigarren zatian, bizkaitarrak erreakzionatzen saiatu dira, baina ez dute lortu. Etxeberriak gol ikusgarria sartu du 2-0koa jartzeko eta minutu batzuk geroago, Etxartek norgehiagoka erabakita utzi du. Partida amaituta zegoela zirudienean, Arrondok arratsaldeko bere bigarren gola sartu du. Beste garaipen bat gure bigarren taldearentzat. Horrela jarraitu behar da. Datorren astean Celta de Vigo izango dute aurkari A Madroan. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad B: Berganza, Etxeberria, Azpirotz, Soroa (Casamayor, min. 72), Losada, El Amraoui, Esteberena, Arrondo, Etxebeste (kap.) (Agirrebeña, min. 77), Echeverria (Mugabure, min. 72) eta Murillo (Etxarte, min. 62).
Bizkerre FT: Zamora, J. Palacios, N. Flores, Ochandiano, Ávila (Belaustegi, min. 67), Atxirika (Ceberio, min. 67), Argaluza (K. García, min. 67), Solís (Gamboa, min. 67), A. Salazar, I. Gil (Rodrigo, min. 63) eta N. Gutiérrez.
Golak: 1-0: Arrondo, min. 25; 2-0: Etxeberria, min. 62; 3-0: Etxarte, min. 69; 4-0: Arrondo, min. 91.
Epailea: Lidia Barragán. Txartel horia erakutsi die etxeko Soroa, Echeverria eta El Amraouiri eta kanpoko J. Palacios eta N. Gutierrezi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin