Beste bat (3-1)

Vídeo
Sanse bolada onean jarraitzen du eta hiru puntuak lortu ditu gaur arratsaldean San Sebastian de los Reyes mendean hartu eta gero etxean. Donostiarrek kanpokoen lehen gola irauli dute eta azken hamar minutuetan nagusitasuna berretsi dute bi gol sartuz garaipena lortzeko. Lehen minutuan, zoritxarrezko jokaldi batean, aurkariak lehen gola sartu du. Hala ere, txuri-urdinak berdinketaren bila joan dira eta hamargarren minutuan markagailua berdintzea lortu dute Muguruzaren golaren bidez. Sanse nagusi izan da eta bigarren gola bilatu du. Merquelanz eta Sangalli zutoinarekin topatu dira bi jaurtiketetan. Nagusitasuna etxekoena izan da, baina madrildarrek, lehen zatiko azken minutuetan, bigarren gola gertu izan dute Ruizen burukada batekin. Errematea zutoinetik gertu joan da. Bigarren zatian Imanol Alguacilenak nagusi izan dira, berriro ere, bai jokoan eta baita aukeretan. Odriozolaren erdiraketa bat gutxigatik ez da atean sartu. Etxekoek aukera gehiago izan dituzte eta behin eta berriro saiatu ostean bigarren gola lortu dute. Neurketa amaitzeko hamar minutu baino gutxiago falta zirenean Ugartek area barruan errematatu du aske zegoen baloia korner baten bidez bigarren gola egiteko eta pare bat minutu ondoren Sangallik arratsaldeko gola sartu du. Jaurtiketa, area konpotik, zuzen joan da atera eta garaipena etxean gelditu da. Donostiarrek bigarren garaipena jarraian lortu dute etxean, hirugarren garaipena azken bost partidetan eta jada 22 puntu dituzte sailakapenean. Hurrengo partida Navalcarneroren aurka izango da hurrengo asteburuan. Fitxa teknikoaSanse: Sisniega, Odriozola, Ugarte, Lapeña, Kevin Rodrigues, Sanz, Guridi, Calvillo, Sangalli (Gorostidi, min.86), Muguruza (Olaizola, min.68). San Sebastian de los Reyes: Moreno, Saul, Sergio, Lluch, Cruz, Ruiz, Arroyo, Arranz, Mancebo (Ortiz, min.62), Negredo (Matas, min.68), Pichin (Sanjurjo, min.80). Golak: 0-1: Pichin, min.1; 1-1: Mugurza, min.10; 2-1: Ugarte, min.82; 3-1: Sangalli, min.84. Epailea: Leo Ollo. Txartel horia erakutsi die etxeko Lapeñari eta kanpoko Arranz, Cruz, Ruiz eta Arroyori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!