REAL C 5-2 JD SOMORROSTRO

Beste bat

Vídeo

Gure hirugarren taldeak beste garaipen bat lortu du Zubietan Somorrostro mendean hartuta bost eta biko emaitzarekin, eta gure taldea aurkaria baino askoz eraginkorragoa izan ostean.

Bizkaitarrak partida hasi eta berehala aurreratu dira, Fanok area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Txuri-urdinei kosta egin zaie hasieran erreakzionatzea, baina minutuek aurrera egin ahala gehiagora joan dira, euren zelaian markagailua alde izan duen aurkariaren aurrean. Aukera argiena Lespinassek izan du, ordu erdira, jaurtiketa gurutzatu bati esker, kanpora joan dena gutxigatik. Eta lehen zatiko azken jokaldietako batean berdinketa iritsi da, Cortesek erdiraketa bat egin eta Magunazelaiak partida berdindu ondoren.

Aldageletatik igaro ostean norgehiagokaren ardura hartu dute etxekoek. Magunazelaiak, area ertzetik egindako ezkerkada batekin, markagailuari buelta ematea lortu du. Handik gutxira, Karrikaburuk izan du hirugarrena, baina jaurtiketa ate gainetik joan da. Eta hurrengo jokaldian, eskuinetik erdiratu eta Velliscaren errematea atzetik bizkaitarrek berdinketa lortzeko. Txuri-urdinek gogor jarraitu dute eta, amaierarako hogei minuturen faltan, Magunazelaiak hirugarrena egin du bigarren zutoinean buruz, hat-tricka sinatzeko. Kanpokoek bi aukera argi izan dituzte berdinketa lortzeko berriro ere, baina barkatu egin dute eta gure bigarren taldeak partida erabakita utzi du Cantero, korner baten irteeran, eta Karrikabururen golekin, baloia berreskuratu eta atezaina gainditu ostean.

Hirugarren garaipena jarraian eta laugarrena bost partidatan gure hirugarren taldearentzat. Igande honetan, Zubietan, Beasain hartuko dute Gipuzkoako derbia jokatzeko.

Fitxa teknikoa:

Real C: Arana, Cortes, Cantero, P. Rodriguez, Irazu (Zoilo, min. 58), Zubillaga, Goñi (Kortajarena, min. 69), Gorrotxategi, Magunazelaia (Goikoetxea, min. 77), Regil (Teijeira, min. 58) eta Lespinasse (Karrikaburu, min. 58).

JD Somorrostro: Philip, Garmendia, Artabe, Nuñez, Ito (Nates, min. 78), Celador, Cortezon, Vellisca, Pablo, Ukerdi (Koldo, min. 78) eta Fano (Cubero, min. 78).

Golak: 0-1: Fano, min. 3; 1-1: Magunazelaia, min. 43; 2-1: Magunazelaia, min. 62; 2-2: Vellisca, min. 65; 3-2: Magunazelaia, min. 71; 4-2: Cantero, min. 85; 5-2: Karrikaburu, min. 88

Epailea: Cuesta Azcano. Txartel horia erakutsi die etxeko Gorrotxatego eta Goñi eta kanpoko Fano, Pablo eta Natesi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!