Sendo jarraitzen du Realak Anoetan. Gaur arratsaldean hirugarren garaipena jarraian lortu du Deportivo Alavesen aurka hiru eta huts amaitu eta gero merezimendu osoz. Xabi Prietoren burukada bat lehen zatian eta Willian Joseren mugimendu harrigarri bat Carlos Velaren erremate batekin bigarren zatian hiru puntuak etxean utzi dituzte berriro ere. Hasiera parekatu baten ondoren, txuri-urdinak partidaren kontrola izaten hasi dira. Modu honetan, Carlos Martinezen erdiraketa bat eskuinetik sarera errematatu du buruz Xabi Prieto. Kapitainak berak gutxigatik ez du bigarrena eskuratu antzeko jokaldi batean. Gasteiztarrek berdinketa izan dute Edgarren jaurtiketa batean, baina Gero Rulli ekidin du. Abantaila horrekin joan dira bi taldeak atsedenaldira. Reala partida ixteko ideiarekin atera da bigarren zatira. Nagusitasuna mantenduz, aukerak iristen joan dira. Baloi zail batean, Willian Josek jokaldi Eder bat eginaz lortu du bi eta hutsekoa. Babazorroak erasora irteten saiatu dira, baina txuri-urdinen defentsa onak edozein jokaldi arriskutsu galarazi du. Oyarzabal eta Velak hirugarrena izan dute, baina ez dute atezainaren aurrean asmatu. Azken minutuetan, bien arteko jokaldi polit baten ondoren, baloia sarera joan da. Mikelen erdiraketa eta Carlosen errematea. Hiru puntu gehiago Anoetako bolada onarekin jarraitzeko, non txuri-urdinak nagusi agertzen ari dira azken neurketetan. Orain etxetik kanpo lortzeko unea da, ostiralean Leganesen. Baina orain, garaipenaz gozatzera. Fitxa teknikoa: Real Sociedad: Rulli, C. Martinez, Raul Navas, I. Martinez, Yuri B., Illarra, Zurutuza, X. Prieto (kap) (Canales, min.69), Carlos V., Willian J. (Juanmi, min.82) eta Oyarzabal (R. Pardo, min.88). Deportivo Alavés: Pacheco (cap), Raul C., Zou Feddal, Laguardia (Kiko F., min.56), Vigaray, D. Torres (Santos, min.46), M. Llorente, Camarasa, Katai (Espinoza, min.76), Edgar eta Deyverson. Golak: 1-0: X. Prieto, min.22. 2-0: Willian J., min.57. 3-0: Carlos V., min.87. Epailea: Clos Gomez. Txartel horia erakutsi die etxeko C. Martinez, Yuri B., Willian J. eta kanpoko Deyverson, Santos, Edgar. Asistentzia: 24.224 zale.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!