ELCHE CF 0-1 REAL SOCIEDAD

Beste bat etxetik kanpo

Vídeo

Realak etxetik kanpo irabazi du berriro ere. Cadizen egin zuen bezala, gaur ere puntuak eskuratu ditu Martinez Valerori egindako bisitan. Brais Mendezek lehen zatian sartutako golak garaipena eman die txuri-urdinei.

Partida, bero itogarria izan arren, erritmo onean hasi da. Realak gehiago izan du baloia, bere estilora, baina Elx izan da, Colladoren jaurtiketa baten bidez, Remiro lehen aldiz proban jarri duena. Txuri-urdinek ondo konbinatu dute hiru laurdenetan, eta jokaldi horietako batean, Zubimendiren pase sakon ezin hobea Braisen oinetan amaitu da, eta honek, Badiaren aurrean, ez du barkatu. Markagailuko abantailarekin Imanolen mutilek hobeak izaten jarraitu dute eta, ordu erdia igarota, Momo Chori egindako penaltia izan dute. Atezain ilizitarrak Merinok jaurtitako penaltia gelditu du eta markagailuak bisitarien abantaila txikienarekin jarraitu du.

Bigarren zatiaren hasiera parekatuagoa izan da eta etxekoek aukera on bat izan dute, Remirok Raul Gutiren jaurtiketa aldaratu ostean, Le Normand bikain egon da Ponceren errematea estaltzeko. Partida gehiago deskontrolatu da eta Franciscoren taldeak jabetza eta lur pixka bat irabazi du. Gipuzkoarren eraso geldoago bat Karrikabururen jaurtiketa gurutzatu batekin amaitu da, gutxigatik kanpora joan dena. Azken txanpan donostiarrek partida kontrolpean izan dute eta amaierara estuasun handirik gabe iritsi dira.

Etxetik kanpo sendo jarraitzeko beste garaipen bat. Hiru puntu bidea indartzeko. Orain, lehenaren bila etxean larunbatean. Aurrera, Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Elche CF: Edgar Badía (kap), Lirola (Palacios, min.46), Roco, Bigas, Mojica, Gumbau (Raúl Guti, min.46), Mascarell (Quina, min.78), Collado, Morente, Ponce (Pere Milla, min.61) eta Roger (Lucas Boyé, min.61).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Pacheco, min.88), Zubeldia (Aritz, min.60), Le Normand, Aihen, Zubimendi, Merino, Silva (Illarra, min.78), Brais Méndez, Take (Barrenetxea, min.78) eta Cho (Karrikaburu, min.60).

Gola: 0-1: Brais Méndez, min.20.

Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horia erakutsi die etxeko Gumbau, Morente eta Mojicari eta kanpoko Merino, Zubeldia eta Karrikabururi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!