REAL SOCIEDAD 2-0 SEVILLA FC

Beste garaipen bat

Vídeo

Gure emakumezkoen taldeak garaipen berri bat lortu du gaur goizean Sevilla FC-ri bi eta huts irabazi ondoren. Manu Lareo eta Nahikariren (penaltiz) golei esker hiru puntuak etxean geratu dira.

Zubietan jokatutako azkeneko neurketan bezala, gaurkoan ere Gonzalo Arconadaren neskek azkar sartu dute lehenengo gola partida bideratzeko asmoarekin. Eskuin hegaletik bidalitako zentro bat, Cardonaren eskutik, Manu Lareok errematatu du ateruntz markagailuan talde txuri-urdina aurreratzeko. Hogeigarren minutuan Reala jada bi eta huts jarri da. Nahikarik sortutako penalti bat berak amaitu du bigarren gola eskuratzeko. Aurrelari gipuzkoarra, berriro ere, protagonistetako bat izan da golak sartzerako orduan. Realak kontrolpean izan du partida, etengabe lanean arituz eta nagusi izanez.

Realak ez du intentsitatea jaitsi bigarren zatian. Aurkariak, aldiz, arrisku gehiago sortu du lehenengo zatiarekin alderatuz. Aukera arriskutsuenak Pinel eta Arayak izan dituzten, baina atzelari txuri-urdinak bikain aritu dira guztiak urruntzeko. Horietako batek, gainera, zutoinean jo du. Mariasunen lana ere aipatzekoa da. Ez du lan askorik izan baina gelditu beharrekoak gelditu ditu. Azkeneko minutuetan epaileak Sevillako Ramirez kanporatu du bi txartel hori erakutsi eta gero. Horri esker, hainbat kontraeraso izan dituzte Gonzalo Arconadaren neskek hirugarrena egiteko, baina ez dute lortu. Lehenengo zatiko eraginkortasunak balio izan du hiru puntuak lortzeko.

Emaitza honekin, Reala sailkapeneko goiko postuetan mantentzen da. Hiru garaipen eta berdinketa bat Ligako hasiera honetan. Orain bi aste dituzte aurretik Athletic de Bilbaoren aurkako derbia prestatzeko Lezaman. Goazen neskak!


Fixa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Soldevila, Maddi Torre (Saioa Martinez, min. 84), Mendoza, Iparragirre, L. Baños (Etxezarreta, min. 71), Itxaso, Cardona, Bautista (Chini, min. 63), Manu, Nahikari.

Sevilla FC: Noelia Gil, Delgado, Ramirez, Carmona (Bores, min. 75), Dominguez, Pinel (Delgado, min. 84), Fuertes, Morilla, Araya (Portales, min. 53), Pancha, Albarran (Moreno, min. 65).

Golak: 1-0: Manu, min. 11; 2-0: Nahikari (p.), min. 20

Epailea: Cuesta Arribas. Txartel gorria erakutsi dio kanpoko Ramirezi bi txartel hori atera ondoren (min. 84).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!