RAYO VALLECANO 1-3 REAL SOCIEDAD

Beste garaipen bat

Izugarria. Beste garaipen bat, eta sei dira dagoeneko. Realak argi eta garbi hartu du mendean Rayo Vallecano bat eta hiruko markagailuarekin, eta horrela jokatutako partida guztiak irabazten jarraitzen du talde gipuzkoarrak.

Txuri-urdinek garaipenaren bidetik jarraitzea zuten helburu, eta aurrean Rayo Vallecano zuten, jaitsiera postutan dagoen eta oraindik garaipenik lortu ez duen taldea. Partidako lehenengo minutuak parekatuak izan dira, baina txuri-urdinek erasoan min egiteko duten erraztasunak balantza beraien alde jarri du. Partida lehenengo zatiko erdialdera iristear zegoela, Franssik lehenengo gola egin du erremate on bati esker. Bi minutu geroago iritsi da bigarrena, Amaiurrek sartu du Nerearen asistentzia sareetara bidaliz. Hala ere, etxekoek markagailuko aldea murriztu dute Bulatovicen gol bati esker, baina poztasun horrek gutxi iraun die madrildarrei. Amaiurrek, berriro ere, korner bateko aldaratze bat baliatuz sartu du hirugarren gola. Seigarren garaipenetik gertuago.

Bigarren zatia ere parekatua izan da. Rayo Vallecanoko jokalariek presio handia egin dute gure jokalarien baloi irteeran eta partidan sartzeko ahaleginak egin dituzte. Minutuek aurrera egin ahala, txuri-urdinek emaitza mantendu dute, arazo handirik gabe, eta tartea handitzeko aukerak ere izan dituzte. Rayoren aukera garbienak Millene eta Irisek izan dituzte, baina Adrianak aukera guztiak xahutu ditu. Rayoren nagusitasuna pixka bat handiagoa izan da bigarren zatian, baina ez du Realaren garaipena zapuztu.

Seigarren garaipenaren bila joan gara eta lortu dugu. Emaitza honekin Reala sailkapenaren goiko postuetan mantentzen da FC Barcelonarekin berdinduta. Datorren jardunaldian Levante UDren bisita jasoko dugu etxean. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Rayo Vallecano: P. Larque, Pilar Garcia (kap.), Andujar, P. Fernandez, Yoko (Iris, min. 61), Aedo (Isadora, min. 83), Bulatovic (Millene, min. 61), Patri Hidalgo, Pauleta (Leles, min. 84), Saez eta Bores. 

Real Sociedad: Adriana, Emma, Tejada, Maddi, Izarne (Nuria R., min. 68), I. Arnaiz, Gaby, Amaiur (Mirari, min. 80), Gemma (Pleuler, min. 80), N. Eizagirre (Claudia, min. 87) (kap.) eta Franssi. 

Golak: 0-1: Franssi, min. 23; 0-2: Amaiur, min. 26; 1-2: Bulatovic, min. 28; 1-3: Amaiur, min. 31 

Epailea: Cuesta Arribas. Txartel horia atera dio Rayo Vallecanoko Saezi eta Realeko I. Arnaizi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!