VCF FEMENINO 0-3 REAL SOCIEDAD

Beste garaipen bat

Vídeo

Realak bolada onarekin jarraitzen du denboraldi historiko honetan. Txuri-urdinek huts eta hiru irabazi dute Valenciaren aurka 2022ko kanpoko lehenengo partidan. Beste behin, gipuzkoarrek partida izugarria jokatu dute eta hiru puntuak lortu dituzte.

Txuri-urdinek garaipena lortu nahi zuten urte berriko kanpoko lehenengo partidan. Natalia Arroyorenak guztiarekin irten dira zelaira, eta markagailua estreinatzea lortu dute neurketaren hasieran. Allegrak Izarneren erdiraketa bat aprobetxatu du buruz errematatu eta arratsaldeko lehenengo gola sartzeko. Minutu batzuk geroago, hogeita batgarren minutuan, Amaiurrek markagailuko tartea handitu du. Donostiarrak ezker hegalean jaso du baloia eta area barrura sartu ostean egin du huts eta bikoa. Maddi Torrek hirugarrena egiteko aukera izan du epaileak lehenengo zatiaren amaiera adierazi aurretik, baina bere jaurtiketa gutxigatik joan da kanpora. Lehenengo zati bikaina egin ostean sentsazio oso onekin itzuli dira aldageletara.

Bigarren zatiaren hasieran Nerea Eizagirrek huts eta hirukoa egiteko aukera izan du, baina etxekoen atezainak gure kapitainaren falta jaurtiketa gelditzea lortu du. Hortik gutxira, Izarnek izan du gola egiteko abagune garbia, baina bere jaurtiketa ere kanpora joan da. Reala ez da markagailuko tartearekin konforme gelditu eta gehiagoren bila joan da. Hirugarren eta azken gola Allegrak sartu du hirurogeita hirugarren minutuan eskuin hegaleko erdiraketa bat aprobetxatuz. Allegrak berak ez du amorerik eman, eta laugarrena sartzetik oso gertu gelditu da, baina ez du asmatu atezainaren aurrean.

Natalia Arroyorenak laugarren garaipena jarraian eskuratu dute, eta era berean, 2022ko etxetik kanpoko lehenengo garaipena erdietsi dute. Txuri-urdinek geldiezinak izaten jarraitzen dute: bigarren postuan finkatuta eta denboraldi gogoangarri bat eginaz. Segi dezagun bide beretik! Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Valencia: Noelia Gil, Esther, M. (Elena Gil, min. 76), Jimenez, Kerlly R, B. Beltran (Irune, min. 86), Bibi, M. Carro (Torroda, min. 46) (cap.), Candela (Jansen, min. 64), Guerrero, Salmi (Conk, min. 46) eta Altuve.

Real Sociedad: Lete, Iraia, Etxezarreta (Nuria, min. 78), Vanegas, Izarne, Gemma (Claudia, min.78), Maddi, N. Eizagirre (Gaby, min. 63) (cap.), Allegra, Amaiur (Jensen, min. 63) eta Franssi (Mirari, min. 63)

Golak: 0-1: Allegra, min. 4; 0-2: Amaiur, min: 21; 0-3: Allegra, min. 63

Epailea: Luna Varo. Txartel horia atera dio kanpoko N. Eizagirreri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!