JUNIOR FC – REAL SOCIEDAD (Larunbata, 11:00)

Beste garaipen baten bila

Etxean bigarren garaipena lortu ondoren, asteburu honetan Bartzelonara (San Cugat) bidaiatuko dute txuri-urdinek Junior FC-rean aurka jokatzeko. Kataluniarrak sailkapeneko hirugarren postuan daude, Reala baino puntu bat gutxiagorekin.

Partida larunbatean izango da, eguerdiko 11etan San Cugat-en eta zuzenean ikusteko aukera egongo da internet bidez, Grada1 web orrian. 

Erreala momentu onean iristen da, Taburienteren aurka 2 eta 1eko garaipenaren ondoren. Taldeak beste hiru puntu lortzeko ideiarekin bidaiatuko du sailkapeneko goiko postuetan mantentzeko.

Bestalde, bigarren taldeak jardunaldi bikoitza jokatuko du, pasa den asteburuan atsedenaldia eduki ondoren. Lehenengo taldearekin batera bidaiatuko du Bartzelonara, larunbatean Linia 22-en aurka jokatuz eta igandean Egara-ren aurka. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!