REAL SOCIEDAD – AFC AJAX (21:00)

Beste gau handi bat bizi dezagun

Realak AFC Ajax futbol talde historikoa hartuko du gaur gauean Reale Arenan. Txuri-urdinek UEFA Europa League txapelketari ekingo diote berriro garaipena lortzeko helburuarekin, orain dela hiru aste FC Viktoria Plzenen aurka galdu eta gero. Hiru puntuak batuta, donostiarrak sailkapen erdian kokatuko lirateke ligako fasearen azken txanpari ekin aurretik.


Herbeheretarrek lau Europako Kopa dituzte eta denboraldi hasiera ikusgarria egin ondoren helduko dira Donostiara. Hirugarren dira ligan, porrot bakarrarekin ikasturte osoan, eta txapelketan honetan bigarren postuan daude, lau partidetatik hirutan gol-kopuru handiarekin irabazi ondoren. Europan sasoi onenean dagoen taldeetako bat gure etxera iristen da.


Europan jokatzea berezia da beti, eta azken urteetan ohituran bihurtu badugu ere, lortu izanaren meritua izugarria da. Oroimenerako beste gau bat bizi nahi dugu Reale Arenan. Partida handia aurretik. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!