Atzoko eta gaurko jardunaldiak oso bereziak izan dira Amets Bat-ean parte hartu duten gazteentzat, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsua. Inauteriak medio, zenbait ikastetxek jai izan zuten pasa den astean eta, hori dela eta, Amets Bat atzo hasi zen Anoetan. Azpeitiko Iraurgi Ikastexeko eta Hernaniko Urumea Ikastolako 120 neska-mutilek atzo talde txuri-urdinaren garaipenaz disfrutatu zuten Anoetan eta gaur goiz polita pasa dute Zubietan. Ekintza gaur arratsaldean amaituko da Real Sociedad Fundazioaren babeslea den Donostiako Aquarium-eko bisitarekin. Amets Bat bikain hasi zen atzo gazte hauentzat, Anoetan izan zirenak Granada CF-ren aurkako partidan Reala animatzen. Gaur, goizeko lehen ordutik, Zubietako instalazioak bisitatu dituzte, Realaren historiari eta baloreei buruzko bideoa ikusi dute, eta jokoak egin dituzte Garatu pisuan. Ondoren, etenaldi bat egin dute hamaiketakoarekin indarrak hartzeko eta lehen taldea animatu dute goizeko entrenamenduan. Lan saioa amaitu ostean, txikienek Iñigo Martinez eta Gero Rulli jokalariak gertutik ezagutu dituzte. Galderak egin dizkiete bi futbolariei eta ondoren argazkiak atera dituzte. Dibertsioak gaur arratsaldean jarraituko du Donostiako Aquarium-ean. Dudarik gabe, ezin ahaztuko duten Amets Bat izan da.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!