Realistak protagonista dira berriro. Gaur 12:00etan FC Barcelonaren aurka lehiatuko dira Superkopako finalean, finalerdian erakutsitako segurtasuna eta indarrarekin kopa berriro altxatzeko. Gipuzkoarrek ez zuten huts egin asteazkenean, 90 minutuak energiaz eta, batez ere, nortasun handiz borrokatu zuten.
Barcelona talde indartsua da, ligako lider nabarmena, eta horrek ez die partida erraza jarriko Gonzalo Arconadaren neskei. Denboraldi honetan egiten ari diren lan bikaina erakutsi dute kataluniarrek, baina talde txuri-urdina indar handiz ari da, eta saiatuko dira partida menderatu ez dezaten.
Granadan lortu zuten, eta Salamancan berriz egitea espero dute, zale txuri-urdinek, edozer gertatzen dela ere, emakumezkoen taldeaz harro egoten jarraituko duten konfiantzarekin. Paregabeak dira eta historia egiten jarraitzen dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin