Realeko beteranoak igande honetan hasiera emango diote Torrelavegan FEAFV-ko Ipar Zonako Futbol 7-ko Liga Solidarioaren edizio berri bati. Kasu honetan txuri-urdinak CD Logroñes eta Racing de Santanderrekin batera daude multzoan. Parte hartuko duten beste taldeak Gimnástica de Torrelavega, Deportivo de La Coruña, CA Osasuna, Sporting de Gijón, CD Mirandés, Athletic Club, Celta de Vigo, Real Unión eta Barakaldo dira.
Multzo bakoitzeko lehena finalerdietara pasako da. Neurketak Malecon 2 zelaian jokatuko dira. 10:30ean Logroñesen aurka eta ordu erdi beranduago Racingen aurka. Finala 13:00etan izango da. Ohikoa den bezala, ligako jardunaldi bakoitzak izaera solidarioa izango du. Kasu honetan bilduko den diru guztia Arrastrillas proiektuarentzako izango da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin