Errege Kopako aurtengo edizioan parte hartzen zuten talde guztien artean txikiena da. Becerril de Campos, 700 biztanle ingururekin, eta bere taldea, CD Becerril, kopako lehen kanporaketan gurutzatu ziren gurekin, eta, ondorioz, gure historian. Partida horrek lotura zoragarriak sortu zituen eta, hitzemandakoa zor denez, Palentziako herri honetako biztanleak larunbatean Donostiara joan ziren Jokin Aperribayk gonbidatuta Valentziaren aurkako partida ikustera.
Goizean goizetik berezia izan zen jardunaldia. CD Becerrileko 500 zale, Palentziako taldearekin batera, gure hirira etorri ziren egun ahaztezin batez gozatzera. Becerrileko lagunarteko kideak eta gure lagunartetako zaleak bazkari batean elkartu ziren eta partida biribila bizi zuten. Esperientzia ikaragarria herri eta klub apal batentzat, baina handiak harrotasunean, izaeran eta izateko eran. Zozketa batek bi hiri, bi klub eta bi zaletasun elkartu zituen. Becerrilgo lagunak, hau izango da zuen etxea betirako.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin