Protagonisten komentarioekin

Bi ligak berbiziko ditugu

Gure historiako unerik onenak gogoratuko dituen asteburua dator, lortutako bi ligak. Larunbatean 38 urte beteko dira ligako bigarren titulua lortu zuenetik, eta igandean, 39 lehenetik.

Partida osoez gozatzeko aukera izango dugu eta, gainera, talde txapelduneko hainbat futbolariren komentarioak izango ditugu ikusgai. Zamora, Gorriz, Arconada eta Lopez Ufarte, garai hartako kazetariek lagunduta, solasaldi polita izango dute. Pozgarria izango da gure iragan loriatsuko une historiko haiek gogoratzea.

Larunbatean, 21:00etan, Atotxan Athleticen aurka jokatutako partida berpiztuko dugu, bigarren liga eman ziguna, eta igandean, ordu berean, Gijongo partida errepasatuko dugu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!