Realak Granada CF taldea bisitatuko du igande honetan, garaipenaren bidean jarraitzeko helburuarekin. Norgehiagoka Andaluziako taldearen kirol hirian jokatuko da 12:00etatik aurrera.
Etxean lehen garaipena lortu ondoren, bide beretik jarraitu nahi dute txuri-urdinek. Eguneroko lanaren isla diren bi garaipen lortu dituzte jarraian. Sanchez Vera entrenatzaileak partida aurreko prentsaurrekoan aipatu duenez, "hau prozesu bat da, baina emaitzek laguntzen dute. Garaipenekin lasaitasuna irabazi dugu... aurrekoaren antzeko partida izango dela uste dut. Jabetza izan behar dugu, min egin eta mehatxatu".
BIGARREN TALDEA
Gorka Alvarezen taldeak etxean jokatuko du Atletico Madrilen aurka. Partida igandean jokatuko da, 10:00etan, Zubietan. Txuri-urdinak sentsazio onak izaten ari diren arren, ez dira markagailuan islatzen, hori dela eta, garaipen gosez iritsiko dira etxera.
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin