LLEIDA ESPORTIU 0-1 REAL SOCIEDAD

Bideratuta

Vídeo

Realak bideratu egin du Kopa kanporaketa. Txuri-urdinek huts eta bat irabazi dute Lleida Esportiuren aurka Errege Kopako final hamaseirenetako joaneko partidan eta pauso handia eman dute hurrengo fasean egoteko. Canalesen gol ederrak garaipena eman die gipuzkoarrei lehiaketa honen estreinaldian.

Partida hauetan maila txikiagoko taldearen ilusioak askotan berdindu egiten du taldeen arteko kalitate diferentzia, baina hasierako jokalditik txuri-urdinek ez diete aukerarik eman kataluniarrei. Partidaren pisua eraman dute eta Januzajen abisu baten ostean Canalesek sekulako gola egin du 30 metrotik eginiko jaurtiketarekin. Gol ederra eta abantaila atsedenaldian. 

Markagailua alde edukita, Eusebioren taldeak ondo kontrolatu du lehia bigarren zatian. Gol gehiago egiteko aukera izan du, batez ere Juanmiren bolea batean, baina azkenean gol bateko abantaila eramango dute itzuleko partidarako, azaro amaieran jokatuko dena. Helburua lortuta, orain azkar inadarrak errekuperatzera eta igandeko Getafeko partida prestatzera

Fitxa teknikoa:

Lleida Esportiu: Oliveros, Núñez, Trilles, Hernández, Pumar, Valiente, Moustapha, Musa, Huertas (Molina, min.57), Agudo (Félix, min.57) y Nierga (cap) (Radulovic, min.68)

Real Sociedad: T. Ramírez, Gorosabel, Raúl Navas, I. Martínez, De la Bella, R. Pardo (Guevara, min.72), Canales, X. Prieto (cap), Oyarzabal (Bautista, min.53), Januzaj (Carlos V., min.58) y Juanmi.

Gola: 0-1: Canales, min.32.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horiak etxeko Núñez, Radulovic eta Pumarrentzat eta Carlos V. kanpotarrarentzat.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!