Sanse 0-0 Bilbao Athletic

Bidezko banaketa

Vídeo

Sansek hutsean berdindu du Bilbao Athleticen aurka, baloirik gabeko jokoa nagusi izan den partidan. Oso aukera garbi gutxi izan dira, baina intentsitatea ez da inoiz gutxitu.

Txuri-urdinak izan dira abisatzen lehenak, Martonen aukera argiarekin. Aurrelari nafarra aurrez aurre jarri da Ispizuarekin, erdiko atzelariari lapurreta on bat egin ostean, baina atezain bisitariak esku on bat atera eta gola saihestu du. Athleticek Izetaren aukera bikoitzarekin erantzun du, baina Marrerok ez du parte hartu behar izan. Sergio Franciscoren mutilek partida une oro menderatu nahi izan dute, eta bizkaitarrak kontraerasoko jokaldiak aprobetxatzen saiatu dira. Carbonellek hainbat barneraldi egin ditu hegaletik, eta arrisku handia sortu du horietan, zorterik gabe amaitzerakoan. Eta faltaz jositako azken minutu batzuen ondoren, epaileak amaiera adierazi du.

Bigarren zatia gogotxu hasi du Sansek, azken 45 minutuetan hiru puntuak lortzeko helburuarekin. Marinek, kornerretik, ia gol olinpikoa lortu du, zutoinagatik ez bada. Argienetako bat Mendibek izan du, Marrerok gelditutako bolea batekin. Azkunek aukera ona izan du era, baina aurkariaren defentsak ondo kendu dio baloia. Eta beste aukerarik gabe, epaileak partidaren amaiera adierazi du.

Puntu ona filialen derbi bizi batean, Sanseri play-off postuetan jarraitzeko balio diona. Datorren astean Tarragonara bidaiatuko dute Nastic de Tarragona taldearen aurka jokatzeko. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Marrero, Carbonell (Gabilondo, min. 67), Arambarri (kap.), Cantero, Gómez, Glez. de Zárate, Olasgasti, Martín, Marín (Agirre, min. 86), Maguna (Gorrotxategi, min. 67) eta Martón (Azkune, min. 75). 

Bilbao Athletic: Ispizua, De Jesus (Trespalacios, min. 62), Eguiluz, Mendibe (kap.), Chasco, Rego, U. Gómez, Gerenabarrena, Goti (Cabo, min. 89), Ares (Bilbao, min. 77) eta Izeta. 

Epailea: Brull Acerete. Etxeko Maguna, Marín eta Glez. de Zárateri eta kanpoko De Jesús eta Chascori atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!