Donostia eta Reale Arena zorioneko daude. Ligue Nationale de Rugby 22-23 (LNR) txapelketaren bi finalaurrekoen egoitza izendatu dute Donostiako futbol-zelaia. Finalerdiak datorren urteko ekainean Donostian jokatuko dira, eta egun batzuk geroago jokatuko da finala Parisen. Reala eta Donostiako Udalak elkarlanean aurkeztu dute hautagaitza.
LNRko arduradunek gaur arratsaldean jakinarazi dutena albiste bikaina da bai Gipuzkoako hiriburuarentzat, eta baita errugbia eta kirola maite dutenentzat ere. Futbolaz gain, Reale Arena birmoldatuan egingo den lehen kirol-ekitaldi handia izango da, 40.000 ikuslerentzako edukierarekin.
Frantzian errugbiarekiko dagoen interesa kontuan hartuta, inpaktu turistiko eta ekonomikoa bermatuta dago. Gipuzkoak eta Donostiak Frantziako errugbiaren aldeko apustua egin dute berriro, eta, horrela, milaka eta milaka zale galiar hartuko dituzte berriz.
LNRko klub handienetako bik, Biarritz Olympiquek eta Aviron Bayonnaisek, partida jokatu zituzten Donostian. Azken aurrekarian 2018ko Munduko Txapelketaren aurreko USA-Tonga bat jokatu zen.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin