Zubietako instalakuntzak kolorez beteko dira berriro asteartean Amets Bateko jardunaldi berri batekin. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimen arrakastatsu honek Donostiako La Anunciata Ikastetxeko, eta Errenteriako Telleri-Alde eta San José Ikastetxeko 125 ume bilduko ditu fabrika txuri urdinean. Txikiak bikain pasako dute Zubietako leku guztiak ezagutzen, Realeko historia eta baloreak azaltzen dituen bideoa ikusten, z4ean futbolean arituz, lehen taldearen entrenamenduan animatuz eta bi jokalarirekin solasaldi atsegin bat izanez. Hainbat emozio eta gero Real Sociedad Fundazioaren babesle den Aquariumera joango dira jarnunaldia borobiltzeko. Gainera, datorren larunbatean Anoetan izango dira taldea bultzatzen Malagaren aurkako neurketan.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!