Bihar asteazkena itzuliko da Amets Bat

Vídeo
Zubietako instalazioek bihar asteazkena Amets Bateko jardunaldi berri bat jasoko dute. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimen arrakastatsu honek, Errenteriako Orereta Ikastolako eta Tolosako Samaniego Ikastetxeko 160 ume bilduko ditu goiz polit batean. Ekintza astebete aurreratuko da datorren asteko Realaren Kopa partida dela eta. Bertan Realeko historia eta baloreei buruzko bideoa ikusiko dute, Zubietako leku guztiak ezagutu, z4ean jokatu, lehen taldeko lehen entrenamenduan animatu eta taldeko bi jokalariekin solasaldi atsegin bat izateko aukera izango dute. Ondoren Donostiako Aquariumera joateko aukera izango dute, Real Sociedad Fundazioko babeslea dena, jardunaldia borobiltzeko. Ume talde honek Anoetako armailetatik SD Eibarren aurkako partida ikusiko dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!