Zubietan

Bihar berriz Amets Bat

Vídeo

Zubietako instalazioek bihar Amets Bateko jardunaldi berri bat hartuko dute. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimen arrakastatsu honek, 162 ume bilduko ditu goiz polit batean. Bihar Donostiako bost ikastetxetik etorriko dira: Arramendi Ikastetxea, Salesianos Donosti, Mundaiz Ikastetxea, San Luis La Salle Ikastetxea eta Karmelo Ikastetxea.

Bertan Realeko historia eta baloreei buruzko bideoa ikusiko dute, Zubietako leku guztiak ezagutu, z4ean jokatu, eta lehen taldeko jokalari batekin eta emakumezkoen taldeko beste jokalari batekin solasaldi atsegin bat izango dute. Ondoren, Donostiako Aquariumera joateko aukera izango dute, Real Sociedad Fundazioko babeslea dena, jardunaldia borobiltzeko. Gainera, ume taldea datorren Anoetan izango den SD Eibarren aurkako partidan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!