Bihar asteazkenean Amets Bateko jardunaldi berri bat ospatuko da, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsua, hain zuzen. Hernaniko Urumea Ikastola eta Tolosako Hirukide Ikastetxeko 140 ikasle Zubietan bilduko dira. Goizeko lehen ordutik, txikienek txuri urdin instalakuntzak ezagutu, Realaren historiari buruzko bideo bat ikusi, z4 zelaian futbolera jokatu, lehen taldearen entrenamendua ikusi eta bi jokalari txuri urdinekin egoteko aukera izango dute. Ondoren, ikasleak Donostiako Aquariuma bisitatuko dute eta igandean taldea animatzera joango dira Anoetara Valenciaren aurkako lehian. Dudarik gabe, esperientzia paregabea izango da neska-mutil hauentzat.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!