Hemen duzu Realaren eta Getafe CF-ren arteko partidako informazio erabilgarria (21:00):
Pilota jaialdia eta Go!azen Karaokea
Partida berezia eta jai-usainekoa izango da beti, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzari esker, bi taldeen zaleek sortzen duten giro ona are gehiago sustatzeko hainbat ekitaldi egongo dira.
Sakatu HEMEN informazio gehiagorako
Keler Espazioa
Keler Espazioak ateak irekiko ditu, 18:30etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming egongo dira martxan.
Ateen irekiera
Reale Arenako ateak 20:00etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Infantil Txartelarekin sarbidea
Pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da.
Bazkideentzako Arreta Bulegoa
Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 19:00etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko.
Tabernetako eta dendako zerbitzua
Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 21etara irekiko da. Tabernak 20:00etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.
Kresalaren emanaldia eta mosaikoa
Zelaia barruan, pizgarri gehiago izango ditugu; beraz, garrantzitsua da aldez aurretik joatea. Partida hasi baino minutu batzuk lehenago, Kresala dantza talde ezaguna zelai erditik arituko da. Eta baloia jokoan jarri baino lehen, gure ereserki maitearekin bat eginez, mosaiko txuri urdin batekin topo egingo dugu. Eta sorpesaren bat gehiago. Dena prest.
Bizikleten aparkalekua
Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua, 20:00etatik aurrera egongo da erabilgarri partida amaitu eta ordu erdira arte.
*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf