REAL SOCIEDAD-RAYO VALLECANO (LARUNBATA, 14:00)

Biharko informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta Rayo Vallecanoren arteko Reale Arenako partidarako informazio erabilgarri guztia (14:00):

Keler Espazioa

Keler Espazioak 12etatik aurrera irekiko du, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming aretoa egongo dira martxan.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 13etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Autobusak probintziatik

Probintziako hainbat tokitatik gure bazkideak eta zaleak ekartzen dituzten autobusak Illumben aparkatu beharko dute.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta leihatila

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 12etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu sarrerak geratzen direla.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala 10etatik 20etara irekiko da. Tabernak 13etatik aurrera egongo dira martxan, eta jatetxe-zerbitzua eskainiko dute, pizzez, ogitartekoez, kroketez eta abarrez gain; beraz, estadio barruan ere jan ahal izango duzu.

Bizikleten aparkalekua

Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua, 13etatik aurrera egongo da erabilgarri partida amaitu eta ordu erdira arte.


*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!