REAL SOCIEDAD-CÁDIZ CF (OSTIRALA, 21:00)

Biharko informazio erabilgarria

Hemen duzu Reale Arenan bihar Real Sociedad eta Cadiz CF taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (21:00etan):

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu, 19etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming egongo dira martxan.

Maketa Lehiaketaren hirugarren emanaldia

Bihar finalisten hirugarren emanaldia izango da. Oraingo honetan, ‘Pain Apple’ izango da txanda, Debabarrena eskualdeko bertako pop-punk talde euskalduna. Kontzertua 20:00etan hasiko da.

Lanek mugatutako eremua iparraldeko zabalgunean

Topoaren geltokiaren eraberritze integralaren ondorioz, Reale Arenako iparraldeko zabalgunearen zati bat mugatuta egongo da datozen hilabeteetan. Eremu horretatik Ekialdeko Harmailarantz edo Aitor Zabaleta Harmailarantz sartu behar baduzu, egin klik hemen eta berrikusi zein izango den prestatu den oinezkoen joan-etorria.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 20etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Sarrera Infantil txartelarekin

Biharko partidan pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Beste batzuetan ezarri den neurri hau aplikatu da asistentziari eta Realzale Programarako puntu metaketari laguntzeko.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 19etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 21etara irekiko da. Tabernak 20etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua, 20etatik aurrera egongo da erabilgarri partida amaitu eta ordu erdira arte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!