REAL SOCIEDAD-ATHLETIC CLUB (LARUNBATA, 18:00)

Biharko informazio erabilgarria

Bihar Reale Arenan Real Sociedad eta Athletic Club (18:00) taldeen artean jokatuko den partidarako informazio erabilgarri guztia duzu hemen.

Keler Espazioa

Keler Espazioaren ateak 17:00etan irekiko dira publiko orokorrarentzat. Sukaldaritzako eta entretenimenduko hiru eremuak -Gastrogune, Haur Gunea eta LG Gaming- 20:30ak arte egongo dira martxan. Partida Gastroguneko pantaila erraldoian emango da.

Aurretik, 'Irabazi Arte'ko aktoreen presentzia aperitibo ezin hobea izango da, photocallari esker. Bertan, gazteenak euren pertsonaia gustukoenekin hitz egiteko eta argazkiak ateratzeko aukera izango dute.

Ekitaldi honetarako, Keler Espazioko ateak 15:30ean irekiko dira eta protagonistekin une ederrez gozatuko dugu 16:00etatik 17:00etara. "Irabazi arte" ren ekitaldi honetarako gonbidapenak agortu egin dira.

Gonbidapenak bazkideentzat

Bazkide eta RS Fan txuri urdin bakoitzak sarrera gehigarri bat izango du Athletic Club taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko. Gonbidapena eskatu ahal izateko, bazkide edo RS Fan bakoitzaren datuekin goiko formularioa bete beharko da. Ostiral arratsaldean, datuak betetzean adierazten den helbide elektronikoan jasoko da sarrera.

Partidarako sarrerak gure webgunearen bidez eros daitezke. Klubeko bazkideek eta RS Fanek sarrera doan izango dute. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei’ karneta dutenek ere sarrera izango dute. Eskaera betetzen duten RS Fan lagunek, korreoan jasoko dituzte bi sarrerak (RS Fan eta gonbidapena), gonbidapena eskatzen ez dutenek aldiz, partida baino bi ordu lehenago atera ahal izango dute sarrera txarteldegian, karneta aurkeztu ondoren.

Sakatu HEMEN eta eskatu zure gonbidapena

Lagapenak eta Infantil karneta

Gogoratu, partidara joaterik ez baduzu, zure bazkide-txartela senide edo lagun bati laga diezaiokezula Realzale aplikazioaren bidez (lagapen-pantailan beste partida bat agertuko da, baina bihar funtzionatuko du).

Lanek mugatutako eremua iparraldeko zabalgunean

Topoaren geltokiaren eraberritze integralaren ondorioz, Reale Arenako iparraldeko zabalgunearen zati bat mugatuta egongo da datozen hilabeteetan. Eremu horretatik Ekialdeko Harmailarantz edo Aitor Zabaleta Harmailarantz sartu behar baduzu, egin klik hemen eta berrikusi zein izango den prestatu den oinezkoen joan-etorria.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 17:00ean irekiko dira. Gure futbolariek harmailetako beroa hurbilago senti dezaten, Aitor Zabaletako, Tribuna Familiarreko eta Ekialdeko Tribunako bazkideei 10. eta 11. ateetatik sartzeko eskatuko diegu, Ekialdeko Tribunako beheko eraztuna okupatuz. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da. Tribuna Nagusiko bazkideek 1. eta 20. ateak izango dituzte tribuna nagusiko beheko eraztunean sartzeko.

*Aitor Zabaleta tribunako 15 eta 16 zein tribuna Familiarreko 5 eta 6 ateak ere irekiko dira.

Goiko eraztuna itxita egongo da

Jokalariek ikusleen babesa ahalik eta gertuen sentitzea nahi dugu. Horregatik, beheko eraztunean ikusteko eskaera egin diegu goiko eraztuneko bazkideei. Goiko eraztunerako sarbidea ez da irekita egongo. Aldez aurretik eskertzen dugu zure prestutasuna. 

Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta leihatila

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 16:00etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu sarrerak geratzen direla. RS Fan txartela duten zaleek ere lehiatilatik pasa beharko dute beraien sarrera eskuratzeko.

Hemen eros ditzakezu

Nøgen, Reale Arenan

Nøgen, azken hamarkadako euskarazko musika talde garrantzitsuenetako bat, Reale Arenan izango da, Athletic Club taldearen aurkako derbiaren atarian zein atsedenaldian. 

Talde donostiarrak entzuleek gehien gogoko dituzten abestiak joko ditu. Hasieratik bereizgarri izan duten ukelelearen soinuarekin, Nøgen taldeak dantza, kantu, barre eta emozioak ekarriko dizkigu.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofizialak, astean zeharreko ohiko ordutegia izango du. Tabernak 17:00etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua, 17etatik aurrera egongo da erabilgarri partida amaitu eta ordu erdira arte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!