Hemen duzu Reale Arenan larunbatean Real Sociedad eta Valencia CF taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (18:30):
Keler Espazioa
Keler Espazioa 16:30etan irekiko da. Bere hiru entretenimendu eremuak -Gastrogune, Haur Gunea eta LG Gaming- martxan egongo dira 21:30ak arte. Partida Gastroguneko pantaila erraldoian emango da.
Omenaldia atsedenaldian
Mugarri hau dela eta, datorren larunbatean, Valentzia CFren aurkako partidaren atsedenaldian, Realaren elezahar horien ordezkaritza batek berdegunera salto egingo du txuri urdinen txalo zaparrada beroa jasotzeko.
UEFA protokoloaren arrazoiengatik, omenaldi hau ezin izan da Europa Leagueko partida batean egin, beraz, Europako txapelketa Reale Arenara bosgarren urtez jarraian itzultzeko egun gutxi falta direnean egitea baino gauza hoberik ez dago.
Iparraldeko zelaiguneko obrak
Topoaren geltokia erabat eraberritzearen ondorioz, Reale Arenako iparraldeko zelaigunearen zati bat mugatuta egongo da datozen hilabeteetan. Inguru horretatik Ekialdeko Tribunara edo Aitor Zabaleta tribunara oinez joan behar baduzu, klikatu hemen eta berrikusi zein izango den egokitu den oinezkoen zirkulazioa.
Trafiko eta oinezkoen fluxuak
Bestalde, obra honen fase berriaren ondorioz, estadioaren inguruko ibilgailuen trafiko-fluxua baldintzatu egin da. Eragin berriak kontsultatzeko klikatu estekan. Ekialdeko Harmailako zaleei eta Aitor Zabaletari gomendatzen diegu oinez joatea, gero estadiotik irten eta zelaia mendebaldetik inguratzeko, obrak ipar-ekialdean sortutako korridore estua saihesteko.
Partida osteko hiri-autobusak
Partida amaitzean, obrak direla eta, Aita Donostia plaza 15 minutuz itxita egongo dela jakinarazi digute. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.
Trafiko-fluxua partida ondoren
Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.
Lanek mugatutako eremua iparraldeko zabalgunean
Topoaren geltokiaren eraberritze integralaren ondorioz, Reale Arenako iparraldeko zabalgunearen zati bat mugatuta egongo da datozen hilabeteetan. Eremu horretatik Ekialdeko Harmailarantz edo Aitor Zabaleta Harmailarantz oinez sartu behar baduzu, egin klik hemen eta berrikusi zein izango den prestatu den oinezkoen joan-etorria.
Ateen irekiera
Reale Arenako ateak 17:30etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Bazkideentzako Arreta Bulegoa
Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 16:30etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.
Tabernetako eta dendako zerbitzua
Reale Arenako denda ofiziala 10etatik 20etara irekiko da. Tabernak 17:30etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.
Bizikleten aparkalekua
Bizikleta eta patineteen aparkalekua Amara Berri ikastetxean dago eta IBK Bikek babesten du. 17:30etatik aurrera martxan egongo da.