REAL SOCIEDAD-GIRONA FC (LARUNBATA, 14:00)

Biharko informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta Girona FC-en arteko partidako informazio erabilgarria (14:00):

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu bihar, 12etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming egongo dira martxan. Zuzeneko musika errepikatuko da Keler Espazioan beste talde baten emanaldiarekin: Monday Lup. Kontzertua 12:30ean hasiko da.

Bamboo Dance-ren emanaldia

Partidaren atarian Bamboo Dance izango dugu, izen bereko Dantza Eskolako dantzariz osatutako talde donostiarra. Dantza talde honek, hainbat ekimenetan parte hartzeaz gain, World of Dance-an, Los Angelesen ospatutako nazioarteko dantza ekitaldi handian, parte hartu zuen.

Aldez aurretik etorri

Atari zirraragarriaz gozatzeko eta, gainera, sarbideetan azken orduko pilaketak saihesteko, garaiz etortzea gomendatzen dizugu.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 13etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 12etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 22etara irekiko da. Tabernak 13etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua, 13:15etatik aurrera egongo da erabilgarri partida amaitu eta ordu erdira arte.


*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!