REAL SOCIEDAD-OMONOIA FC (OSTEGUNA, 18:45)

Biharkorako informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta Omonoia FC-ren arteko Reale Arenako partidarako informazio erabilgarri guztia (18:45etan):

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu bihar, 17:45etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune aretoa egongo da martxan.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 17:45etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Autobusak probintziatik

Donostiako Zinemaldiaren prestaketak direla eta, probintziako hainbat tokitatik gure bazkideak eta zaleak ekartzen dituzten autobusak Illumben aparkatu beharko dute.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta leihatila

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 16:45etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu sarrerak geratzen direla

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 22etara irekiko da. Jada, eskura duzu 2022-23 bilduma ofiziala, ohiko merchandisingaz gain.

Tabernak 17:45etatik aurrera egongo dira martxan, eta jatetxe-zerbitzua eskainiko dute, pizzez, ogitartekoez, kroketez eta abarrez gain; beraz, estadio barruan ere jan ahal izango duzu.

Bizikleten aparkalekua, igandean

Bizikletentzako eta patineteentzako aparkaleku berria bihar itxita egongo da. Igandean 17:30etatik aurrera irekiko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!