REAL SOCIEDAD-REAL BETIS (IGANDEA, 21:00)

Biharkorako informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta Real Betis-en arteko Reale Arenako partidarako informazio erabilgarri guztia (21:00etan):

Keler Espazioa

Oraingoan, Iris Penche abeslari euskaldunaren txanda izango da. Hiriko erritmoak eta pop gaurkotuena nahasten ditu. Emanaldia 19:30ean hasiko da. Zuzeneko hirugarren kontzertua izango da, eta musika-arloan goi-mailako balioa duten gazteen lan ona ezagutzeko beste aukera bat.

Bestalde, Keler Espazioko igandeko jardunaldiaren beste berrikuntzetako bat gastronomia izango da eta munduko beste puntatik iritsiko da. Arratsaldeko seietatik aurrera, K-Food dastatzeko aukera izango dugu, gero eta ezagunagoa den Koreako janaria. Horretarako, Asiako hiru sukaldarik janaria prestatuko dute.

Informazio osoa (sakatu hemen)

Sarrera Infantil txartelarekin

Real Betisen aurkako partidan pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Beste batzuetan ezarri den neurri hau aplikatu da asistentziari eta Realzale Programarako puntu metaketari laguntzeko.

Informazio osoa (sakatu hemen)

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 20:00etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta leihatila

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 19etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu sarrerak geratzen direla.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 19etatik 21etara irekiko da. Jada, eskura duzu 2022-23 bilduma ofiziala, ohiko merchandisingaz gain. Tabernak 20etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Aparkalekua 20:00ean irekiko da

Bizikleten eta patineteen aparkalekua 20:00etan irekiko da Amara Berri Eskola.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!