17-18 KAMISETAK

Bihartik, gure dendetan

Hemen da 17-18 ekipazio berria. Orain dela aste bat, lehen zaleek adidas kamiseta berria erosteko aukera izan dute online dendan, eta bihartik aurrera, gure bi denda ofizialetan salgai jarriko da ere (Anoetako Estadioa eta Elkano 4 kalea). Bihar lehen eta bigarren ekipazioko kamisetak salgai jarriko dira eta datorren egunetan adidas 17-18 ekipazio osoa iritsiko da. Kamisetak bere prezioa mantentzen du, 70 euro, eta haurrentzat 65 euro; abonatuek ohiko %10eko deskontua dute. Lehena izan nahi duzu 17-18 kamiseta janzten? Bihartik aurrera gure dendetatik pasa zaitez edo zure kamiseta erosi www.realsociedad.eus helbidean!

Hauxe da gure denden ordutegia: Anoetako Estadioko denda 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara zabaltzen da eta Elkano 4 kaleko denda 10:00etatik 20:00etara jarraian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!