"TOUR REALE ARENA" JESUS MARI ZAMORAREKIN

Bisita gogoangarria

Vídeo

Jesus Mari Zamorak gogora ekarri zituen, berrogei realzalerekin batera, Realaren historiako hainbat une eta etapa paregabe, Reale Arenako Tourrean. Bertan,  urte zoragarri haietan bizitako guztia partekatu eta gogoratu zuen Zamorak. Handi eta txikiek, protagonistaren bizipen eta pasadizoen artean, entzun zuten gure txuri-urdin handiak  zer sentitu zuen gure lehen Liga ekarri zuen gola sartutakoan: "Dena sentitu nuen eta ez nuen ezer sentitu. Ez dakit zergatik joan nintzen burdinazko hesira, ez nuen inoiz hori egin lehenago. Ez nuen uste gol horrekin Ligako txapeldunak ginenik".

Klikatu BIDEOAN bisita osoaren nondik norakoa ikusteko.

Tourrean parte hartu zutenen artean, Jonek irabazi zuen denboraldi honetako lehen kamisetaren zozketa, Zamora izenarekin eta bere 10. dortsal mitikoarekin.

Bixio Gorrizekin, Xabi Prietorekin, Aitor López Rekarterekin eta Jesus Mari Zamorarekin gozatu ondoren, laster bisita gehiago iragarriko dira oso gonbidatu bereziekin.

Bertakoentzako eta jubilatuentzako sustapen berezia

Sakatu HEMEN informazio gehiagorako

Reale Arenako Tourra "esperientzia entretenigarrienetako bat bihurtzen ari da. Gainera, beti aurkituko dituzu zure gustuko sustapenak. 

Zer ikusiko den?

Bisitariak Europako estadiorik abangoardista eta modernoenetakoan sartu ahal izango du. Ordubete inguruko bisitan ezagutuko ditu auditorioa, taldearen autobusa hartzen duen parkinga, garaikur garrantzitsuenen tunela, Realarekin 500 partidatik gora jokatu duten izarren pasabidea, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta palko presidentziala. Esperientzia birtualaz ere gozatu ahal izango du.

Edozein publikorentzat diseinatutako bisita da. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea du eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da.

Sarrerak eta prezioak

Sarrerak tourinteractivorealearena.eus webgunean jaso daitezke eta hurrengo datetarako eskuragarri daude. Reale Arena bisitatzeko leihoak gehitzen joango gara. Bost urtetik beherakoak sarrera dohainik izango dute.

Ordutegiak

Kontsultatu prestasuna egutegian (Reale Arenan partidak edo ekitaldiak jokatzeagatik aldaketak egin behar dira). 












En el evento en cuestión la REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL procederá a la toma de imágenes, las cuales podrán ser publicadas en canales de comunicación oficiales del CLUB con fines promocionales del acto en cuestión. En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: [email protected]. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!