Partidarik ez dagoenean Reale Arena bisitatzea esperientzia berezia eta zirraragarria da beti. Eguberri hauetan are bereziagoa izango da, klubak BStadiumekin lankidetzan diseinatu duen Gabonetako Tour Bereziari esker. Estadioko txoko esklusiboenetan barrena ibiltzeaz gain, bisitak hainbat jarduera eta sorpresa magiko ditu bertaratzen diren guztientzat eskuragarri, baita txikienentzat ere. Opari paregabe bat, zure senide, lagun eta eta zu bezalako realzaleentzat.
Zer ikusiko den
Bisitariak Europako estadiorik abangoardista eta modernoenetakoan sartu ahal izango du. Ordubete inguruko bisitan ezagutuko ditu auditorioa, taldearen autobusa hartzen duen parkinga, garaikur garrantzitsuenen tunela, Realarekin 500 partidatik gora jokatu duten izarren pasabidea, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta palko presidentziala. Esperientzia birtualaz ere gozatu ahal izango du.
Edozein publikorentzat diseinatutako bisita da. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea du eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da.
Sarrerak eta prezioak
Sarrerak tourinteractivorealearena.eus webgunean jaso daitezke eta hurrengo datetarako eskuragarri daude. Reale Arena bisitatzeko leihoak gehitzen joango gara.
Infantila: 12€
Heldua: 18€
Pack familiarra: 54€
Bost urtetik beherakoak sarrera dohainik izango dute..
Ordutegiak
Kontsultatu prestasuna egutegian (Reale Arenan partidak edo ekitaldiak jokatzeagatik aldaketak egin behar dira).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin