SARRERAK AGORTU DIRA

Bisitatu Reale Arena Remirorekin eta Aparirekin

Vídeo

Álex Remiro eta Nahia Aparicio klubaren futbol-erreferente nagusietako bi dira. Lehenengoa LaLigako atezain onenetako bat da; bigarrena, berriz, Zubietako akademian prestatutako erdilaria eta defentsa, emakumeen lehen taldean finkatzea lortu duen gazteetako bat da.

Gorrizen, Xabi Prietoren, Aitor López Rekarteren eta Zamoraren bisiten ondoren, jarduneko bi jokalariren txanda da, zeinak zuzenean pasarteak eta duela gutxiko bizipenak partekatuko baitituzte Reale Arenan barrena doazen bitartean.

Horrela, abenduaren 19an, 18:00etan, "Reale Arenako Tour"ean izena emanez gero, bi futbolariak izango dituzu alboan gure etxean barrena egingo duzun ibilbidean, gida espezializatu batekin batera, eta nahi dituzun galderak egin ahal izango dizkiezu. Goiburuko bideoan ikusgai duzu nolakoa izan zen Xabi Prietorekin egindako bisita. Sarrerak agortu dira.

Kamisetaren zozketa, Remirok eta Aparik sinatua

Tourrak barne hartzen duen guztiaz gain, bisita honetara joaten diren guztien artean bi kamiseta zozkatuko dira: atezain-elastikoa, Álex Remiroren serigrafia eta sinadura dituena; eta Nahia Aparicioren serigrafia eta sinadura dituen kamiseta.

Zer sartzen da bisitan?

Bisitaria Europako estadio abangoardistetako batean sar daiteke, eta honako hauek ezagutu ditzake: auditorioa, taldearen autobusa iristen den aparkalekua, trofeo garrantzitsuenak biltzen dituen tunela, izen handien paseoa, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta presidentetza-palkoa.

Denontzat diseinatutako bisita bat da, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea duena eta hainbat hizkuntzatan eskuragarri dagoena.

Sarrerak eta prezioak (bazkideentzako eta RS Fanentzako deskontuak)

Leiho berriak gehituko dira, Reale Arena bisitatu ahal izateko.

Ordutegiak

Kontsultatu egutegia (aldaketak egon daitezke partidak edo ekitaldiak izanez gero Reale Arenan).