REAL C 1-0 SESTAO RIVER

Bitik bi

Vídeo

Gure hirugarren taldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu du Sestao Riverri bat eta huts irabazi ostean. Lehen zatia oso parekatua izan da eta bi taldeentzat aukerak eta alternatibak izan dira. Bizkaitarrek lehen abisua bidali dute partidako lehen jokaldian, Gotiren urruneko jaurtiketa batekin. Txuri-urdinek berehala erantzun dute bi kornerretan, ez direnak oso gutxigatik sartu. Kanpokoak urrutitik saiatu dira berriro ere, atezain txuri-urdina proban jarri, eta Pascuren jaurtiketa aldaratuz. Eta atsedenaldia iritsi baino lehen, gipuzkoarrek partidako gol bakarra lortu dute, Barandiaranek egindako estropezuari esker, Baldak aprobetxatu duena gola sartzeko atea hutsik zegoelarik. Zorioneko gola, baina balio berekoa.

Aldageletatik igaro ostean, kanpokoek eraman dute neurketaren pisua markagailuan azpitik ikusita. Berriro jokoa hasi eta berehala Zumalakarregik buruz berdinketa lortu du korner batean, baina epaileak baliogabetu egin du falta adierazi ostean. Bizkaitarren nagusitasun horri kontraerasoekin erantzun dio gure hirugarren taldeak, eta partida erabakita uzteko aukerak izan dituzte. Sestaoren aukerak areagotuz joan dira azken txanpan eta luzapenean berdinketaren gola egiteko zorian egon dira, lehenengo burukada Marrerok aldaratu eta ondoren aldaratzea zutoinera joan eta gero. Sufrituta, baina hiru puntuak Zubietan geratu dira. Bitik bi eta sailkapenaren goialdean. Datorren astean Osasuna Promesas taldea bisitatuko dute. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real C: Marrero, Gabilondo, Rodriguez, Cantero, Recio, Gorrotxategi, Dadie (Lespinasse, min. 59), Marin (Zubillaga, min. 59), Magunazelaia (Azurmendi, min. 77), Balda (Azkune, min. 59) eta Agirre (Teijeira, min. 65).

Sestao River: Barandiaran, M. Bravo (Leiza, min. 74), Mateo, A. Blanco (Elorza, min. 74), Huete (Nestor, min. 84), A. Villar, Garai, Zumalakarregi, Goti (J. Juste, min. 65), A. Pascu eta Bujan (Ibra Dieng, min. 65).

Gola: 1-0: Balda, min. 42

Epailea: Ruiz Esquinas. Txartel horia erakutsi die etxeko Agirre eta Gabilondori eta kanpoko M. Bravo, A. Blanco, J. Juste eta Garairi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!