AKORDIOA IBK BIKE-REKIN

Bizikletaz Reazale Programarekin

Realzale Programak aliantza berria estreinatu du. IBK Bike enpresa gipuzkoarrak bat egiten du gure fidelizazio planarekin. Plan honi esker, familia txuri urdinak etekin handiak lortzen ditu hainbat sektoretan. Oraingo honetan, bizikleta zaleek IBK Biken egiten duten edozein erosketekin, online erosketak barne, 'Puntu Realzaleak' lortuko dituzte.

2011n Donostian sortua, Donostiako Gros auzoan eta Anoeta herrian lokalak dituena, IBK Bike enpresak izen handiko marken katalogo zabala eskaintzen du, besteak beste, Specialized, Orbea eta EtxeOndo. Errepideko bizikletak, paseatzeko bizikletak, elektrikoak, mendikoak, triatloirako bizikletak, osagarriak, arropa, neurrira egindako tailerra…, azken finean, kirol honen zaleentzako zerbitzu integrala.

Erosketaren %10a arte puntuetan bihur daiteke

Aliantza honi esker, Realzale Programari atxikitako edozein pertsonak, erosi aurretik Realaren bazkide txartela aurkeztuta, ondorengoa puntuetan bihurtzea lor dezake:

- 1.000 eurotik beherako bizikletak erostearen zenbatekoaren %5a.

- 1.000 eta 3.000 euro bitarteko bizikletak erostearen zenbatekoaren %7a.

- 3.000 eurotik gorako bizikletak erostearen, IBK Biken arropa eta osagarriak erostearen eta tailerrean erostearen zenbatekoaren %10a.

Horrez gain, erosketak egin ahal izango duzu online dendaren bidez (sartu hemendik). Puntu horiek, bzkide izanez gero, adibidez, zure kuota merkeago ateratzeko balioko dute.

Hamabi marka Realzale Programan

Gustukoen duzun taldearen produktuekin, supermerkatuan erosi duzunari esker, autoari gasolina botatzen diozunean, telebista bat erosten duzunean, zure mediku-aseguruarekin, bidaia bati esker edo ibilgailu bat erosten duzunean, egunkarian harpidetza egiten duzunean, eskola-materiala erosten duzunean… eta gaurtik aurrera Gipuzkoan errotuta dagoen sektore batean. Realzale Programak bere ekintza-eremua zabaltzen jarraitzen du, familia txuri urdin osoa onuran izan dezan.

Lau urte betetzetik gertu, Realzale Programak bere mugak zabaltzen ditu eta eremu gehiago hartzen du, edozein jarraitzaile txuri urdinari, bazkide izanez gero, bazkide-kuotan diru gehiago aurrezteko aukera errazteko, edo bazkide ez bada, egin nahi denean deskontatzeko.

Realzale Programak ongietorria ematen dio bere hamabigarren fitxaketari. IBK BIKE ondorengo markak osatzen duten familiara gehitzen da: RS Shop, LG Electronics, Super Amara, BM Supermercados, El Diario Vasco, Repsol, Halcón Viajes, Vasa, Reale, IMQ eta Montte. Ongi etorri!

20000 bazkide baino gehiago izan dira programaren onuradun

Realzale Programa beste itxiera batera hurbiltzen ari da, eta hiru urte eta erdi hauetan gure bazkideen %50ak onura atera diote; zehazki, beraien eguneroko erosketak marka elkartuetan egiteagaik puntuak pilatu dituzten 20.475 bazkide. 2017ko irailean abiatu zenetik, familia txuri urdinak (bazkideak, akziodunak, RS Fan eta RS Laguna) 1.843.573 puntu pilatu ditu, eta kuotetan deskontu handiak lortu dira. Gogoratu zure Realzale Programa Realzale App-atik kudeatu dezakezula.

Deskarga ezazu Realzale App-a

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!