MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA

Bizikletaz zatoz Reale Arenara

Gaur hasiko den Mugikortasunaren Europako Astearekin bat eginez, datorren igandeko partidara (18:30) bizikletaz edo patinetez joatera animatzen zaitugu, eta, horrela, garraiobide iraunkorrenen alde sentsibiliza gaitezen guztion artean.

Aparkalekua 17:30ean irekiko da… eta sariak emango dira

Partida egunetan bizikleta eta patinetea erabiltzea sustatzeko, IBK Bikeren laguntzarekin, aurreko denboraldian aparkaleku esklusibo bat estreinatu zen Amara Berri ikastetxeko patioan, estadiotik metro gutxira. 2.000 bizikleta baino gehiago sartu ziren 26 partidatan.

Amara Berriko aparkalekua aurten ere martxan dago, doan da, eta igande honetan 17:30etik aurrera eta partida jokatu eta ordu-erdira arte egongo da irekita. Berrirekitzean, duela bi aste, egun bateko errekorra gainditu zuen 220 bizikleta baino gehiagorekin.

Gainera, datorren igandean aparkalekua erabiltzen dutenen artean Premium Esperientzia bat zozkatuko da Vilarreal CF aurkaren partidarako (bi sarrera) eta Realeko txirrindularitzako bi maillot. Bizikleta edo patinetea aparkaleku horretan aparkatzean jasoko duten formulario digitala besterik ez dute bete beharko. Animatu eta pedalei eragin Reale Arenaraino!

Klikatu hemen zozketaren oinarri arautzaileak ikusteko

‘Bizikletaz adinik ez’

Efemeride hori ospatzean, ‘Bizikletaz adinik ez’ proiektua, Real Sociedad Fundazioak duela bi urtetik parte hartzen duena eta dagoeneko Gipuzkoako hainbat herritara joan dena, berriro ere Reale Arenara gerturatuko da partida egun batean.

Horrela, beste batzuetan bezala, antzinatasun gehien duetn gure bazkidetako hiruk, txuri-urdin ibilaldi bat izango dute etxetik estadioraino eta alderantziz. Proiektu honetarako prestatutako gidaridun trizikloetan egingo dute.

´Bizikletaz Adinik Ez’, Donostiako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta dagoeneko bost urte daramatza etxetik edo egoitzetatik irteteko zailtasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen, hirian zehar ibilaldiak eginez gidaridun trizikloetan.

Ekimen honen bidez, pertsona horien mugikortasuna errazteaz gain, parte-hartzaileen artean elkarrizketa eta harreman berriak ezartzeko aukera ere lantzen da, baita normalean joan ezin diren lekuetara joateko aukera ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!