IÑAKI ALKIZA

Bizitza txuri-urdina

Vídeo

Familia txuri-urdina doluz dago. Iñaki Alkiza Laskibarrek utzi gaitu, klub honetako pertsonarik adierazgarrienetako bat. Jokalari eta presidente ohia, Iñakik beti izan du bere Realarekiko baldintzarik gabeko maitasuna eta, gainera, Bittor jokalari historikoaren aita zen.

Iñaki Realeko jokalaria izan zen 50eko hamarkadan. Hernanitik iritsi zen eta 1956ko apirilaren 1ean egin zuen debuta elastiko txuri ¡-urdinarekin, Atletico de Madriden aurkako partida batean. Guztira 73 partida jokatu zituen gure kamisetarekin eta 9 gol sartu zituen.
Ondoren, José Luis Orbegozo buru zuen zuzendaritza-batzordeko kide izan zen, 1983an Realeko Presidente izendatu zuten arte. Agintari nagusia izan zen garaian, 1987ko Kopako titulua lortu zuen Romaredan. Zalantzarik gabe, bere kirol lorpenik handiena izan zen, Gipuzkoa osoa gozarazi zuen Kopa titulua. Hurrengo urteak ere bikainak izan ziren: Liga eta Kopako azpitxapelduna izan zen 87-88 denboraldian, eta Europako sailkapena lortu 89-90 eta 91-92 denboraldietan. Era berean, historiara pasa zen presidente zela Anoeta Estadiora aldatzeko tramiteak hasi zituelako eta atzerriko jokalariak fitxatzeko leihoa ireki zuelako. 1992an Luis Urangak ordezkatu zuen karguan. Bere ibilbidean zehar, Iñaki Donostiako jarduneko alkate eta Batzar Nagusietako lehendakari ere izan zen.
Iñaki Alkizak utzi egin gaitu eta berarekin doa gure historiaren zati garrantzitsu bat. Goian bego, Iñaki.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!