OSASUNA PROMESAS 1-1 REAL C

Bolada ona mantentzen dute

Vídeo

Gure hirugarren taldeak bana berdindu du gaur goizean Taxoaren Osasuna Promesasen aurka. Etxekoek hobeto hasi dute partida eta ordu laurdena bete eta gutxira markagailuan aurrea hartu dute Ibañezen jaurtiketa sendo batekin. Txuri-urdinek berehala erantzun dute eta Dadiek, area ertzetik egindako errematearekin, berdinketa izan du bere botetan. Eta lehen zatiko azken jokaldian, epailearen azken txistua iritsi baino lehen, Baldak berdinketaren gola lortu du falta zuzen baten ondorioz ezkerkada geldiezin batekin. Gol bikaina.

Berdintasuna bigarren zatian ere mantendu da, nahiz eta Osasunaren filialak ekimena zertxobait gehiago erama, baina gol aukerarik sortu gabe. Txuri-urdinek ez dute ia sufritu atzean, eta seguru eta fidagarri agertu dira beste egun batez. Noizbehinka kontraerasoan saiatu dira, baina ez dute asmatu. Berdinketa honek aho-zapore ona uzten dio gure hirugarren taldeari, filial baten aurka jokatzen zuela kontuan hartuta. Merezimendu handikoa. Puntu honek denboraldiaren hasierako bolada onari eutsi eta sailkapeneko lehen postuetan jarraitzeko balio du. Datorren astean Gernika hartuko dute Zubietan.

 

Fitxa teknikoa:

Osasuna Promesas: Dario, Diego M., I. Garriz, D. Rabadan (I. Benito, min. 56), P. Ibañez (A. Boiro, min. 89), Jony (kap.) (Joel, min. 40), Aimar, Pau M. (Xabi, min. 56), Eneko, Ander Yoldi (Iker Muñoz, min. 89) eta C. Mutilva.

Real C: Marrero, Cortes (Azurmendi, min. 86), Sukia (Larrañaga, min. 86), Cantero, Recio, Zubillaga (kap.), Gorrotxategi, Dadie (Teijeira, min. 64), Agirre (Azkune, min. 64), Balda eta Lespinasse.

Golak: 1-0: P. Ibañez, min. 17; 1-1: Balda, min. 45+3

Epailea: Baiges Dones. Txartel horia erakutsi die etxeko P. Ibañez, I. Garriz eta D. Rabadani eta kanpoko Agirre, Azkune eta Cortesi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!