REAL SPORTING FEMENINO 4-3 REAL SOCIEDAD B

Bolada onarekin amaitu duen porrota

Helene, Isas eta Sarriren golak ez dira nahikoak izan Sporting on bati aurre egiteko. Gure bigarren taldeak 4-3 galdu du Gijóngo Sporting taldearen aurka, Mareon. Hiru garaipen jarraian pilatu dituzten txuri-urdinak, atzetik joan dira partida ia osoan, nahiz eta, partidako azken uneetan berdinketatik gertu egon diren. 

Bi taldeak emaitza onak lortzen ari ziren, baina Sporting izan da partidan ongien sartu dena, Reala baloiarekin eroso sentitu dadin galaraziz. Zigorrik gabeko zenbait akatsen ondoren, 10. minutuan iritsi da etxeko taldearen partidaren lehen gola. Grandak eremuaren erdigunean izandako galera baliatu du markagailua jaurtiketa gurutzatu batekin irekitzeko. Aurretik jartzeak abantaila eman die asturiarrei, baina ez dute arrakala handitzen jakin, pixkanaka, berriro aurkitu den Real baten aurrean. Olaetxeak izan du lehen aukera garbia 40. minutuan, baina Helene izan da donostiarren lehenengoa egin duena. Atezainak kornerra ukabilekin alderatu du bigarren zutoinera, Helenek berreskuratu eta barrura bidali du baloia.

Aldageletatik igaro ondoren, Sportingo jokalariak gureak baino indartsuago atera dira berriro, eta ia berehala aurretik jarri dira jokoz kanpo egindako golari esker. Hala ere, handik gutxira iritsi denaren abisua izan da, 52. minutuan etxekoak berriro jarri baitira aurretik markagailuan. Redruk, zelai erdigunean berreskuratu, eta Nurik, lehenak egindako pasea aprobetxatu du bigarrena egiteko. Lehen zatian ez bezala, oraingoan bai, Sporting taldeak abantaila handitzen jakin du, eta, sei minutura, Grandak hirugarrena egin du. Aurrelaria bizirik egon da area ertzean solte gelditu den baloia jaso eta aldea handtizeko. 

Bigarren taldeak piezak mugitu ditu, eta erasoan jarraitu du, hazita zegoen Sporting bat geldiarazteko. Intzaren jaurtiketa gurutzatua izan da lehen abisua, baina azkenik, Isasek egin du txuri-urdinen bigarrena. Intzak zelai erditik erdiratu eta Isasek hanka luzatu eta baloia ukitu du atezaina gainditzeko. Realaren minuturik onenak izan dira, eta behin eta berriz inguratu da etxekoen areara. Berdinketaren bila zebilela iritsi da etxekoen lehen abisua, Juliak bikain gelditu eta Sarrik alderatu duen jokaldi batean. Partida hautsita zegoen eta Ixik berdinketako gola gertu izan ondoren, etxekoek egin dute laugarrena. Sarriegik 90. minutuan egindako golak hauspoa eman dio Realari baina luzapenean ez dute asmatu aukerak izan dituzten arren. 

Garaipenen bolada ona moztu duen porrota izan da gaurkoa. Bigarren taldea sailkapen nagusiko seigarren postuan mantenduko da 37 punturekin. 


Ficha teknikoa:

Real Sporting Femenino: I. Cris, Alba, Gómez, Rosa, Natalia, Redru (Sara, min. 90), Daniela (Sonsoles, min. 71), Antia (Cecilia, min. 86), Nuri (Ainoha, min. 71), Granda eta Lezcano (Maria, min. 90).

Real Sociedad: J. Arrula, H. Uranga, Solo, Mati, Etxebeste (Enara L., min.70), Omaya (Ixi, min. 70), Guridi (Naroa, min 56), Olaetxea (Aiara, min. 56), Intza, Isas eta Helene (Sarriegi, min. 61). 

Golak: 1-0: Granda, min. 10; 1-1: Helene, min. 43; 2-1: Nuri, min. 53; 3-1: Granda, min. 59; 3-2: Isas, min. 67; 4-2: Lourdes, min. 86; 4-3: Sarriegi, min. 90.

Epailea: Itziar Alvarez. Kanpoko Solo zigortu du. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!