Sansek Portugalete hartuko du igande honetan Zubietan, lehen faseko azken-aurreko neurketa jokatzeko. Azken bost partidetatik lautan irabazi ondoren, txuri-urdinak momentu bikainean iristen dira hitzordu honetara. Bereziki aipagarria izan zen azkena, El Sardineron lortu zutena, azken minutuan, mailako talde onenetako bati irabaziz. Gipuzkoarrek bolada onean helduko den beste aurkari bat izango dute aurrean, hiru garaipenekin jarraian, eta pixkanaka sailkapenaren behealdetik aldentzen ari dela dirudi. Gure filialarentzako funtsezko neurketa, fase hau lehen hiru postuetan amaitzea amesten jarraitzeko borrokan. Partida Real Sociedad TV eta Foottersen bidez jarraitu ahal izango da zuzenean. Aupa Sanse!
REAL C – SD DEUSTO (IGANDEA, 12:30)
REAL C – SD DEUSTO (IGANDEA, 12:30)
Gure hirugarren taldeak Deusto hartuko du igande honetan Zubietan. Txuri-urdinak bigarren postuan daude lehen fasearen amaierarako bi jardunaldiren faltan, eta bizkaitarrak, aldiz, laugarrenean, multzo batean edo bestean bukatzeko muga ezartzen duen postuan. Gipuzkoarrek nahikoa izango lukete jardunaldi honetan puntu batekin fasea lehen hiru postuetan bukatzeko eta Espainiako Futbol Federazioko Bigarren Mailara igotzeko play offa jokatzeko. Urte ikusgarria ari da gure bigarren filiala, heldutasuna erakutsiz eta hain maila lehiakorrean ohikoa ez dela jakinda. Partida Real Sociedad TVren bidez jarraitu ahal izango da zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin