Real C 2-0 CD Brea

Boladak jarraitzen du

Vídeo

Real C-k 2-0 irabazi dio gaur arratsaldean CD Breari Zubietan. Txuri-urdinek neurketa lehiatua jolastu dute hiru puntuak etxean geratzeko.

Lehen berrogeita bost minutuetan bi taldeek aukerak sortu dituzte. Gure bigarren filiala indartsu hasi da goian. Lehen zatiko erdialdera arte, markagailua hutsean mantendu da, Arzakek donostiarrentzat lehenengoa sartzea lortu duen arte. Aurrelariak aurkariaren atezaina gainditu du area txikitik egindako jaurtiketa baten bidez. Bi taldeek gol aukerak izan dituzte, baina bat bera ere ez da gai izan.

Bigarren zatia talde bisitariarekin hasi da partida berdindu nahian, baina defentsan egindako ekintza onek Aragoiko taldeari gola sartzea eragotzi diote. Mikel Llorenteren taldea gero eta gehiago iritsi da aurkariaren ate ingurura. Txuri-urdinek, saiakera batzuen ondoren, azken txanpan partida erabakita uztea lortu dute. Guibelaldek gola sartu du falta baten ostean, Agotek baloia mugitu besterik ez du egin, erdilariak areaz kanpotik atezaina gainditu dezan.

Gure bigarren filialak hiru puntu oso garrantzitsu lortu ditu etxean bide onean jarraitzeko. Datorren astean txuri-urdinek CD Arnedoren aurka jokatuko dute. Aupa Real! 

Fitxa teknikoa:

Real C: Olasagasti, Almandoz, Astigarraga, Larrañaga (kap.), Beitia, E. García, Lizaso (Guibelalde, min. 68), M. Rodríguez (Arruti, min. 68), Mariezkurrena (G. de Heredia, min. 61), Canales (Orobengoa, min. 61) eta Arzak (Agote, min. 85).

CD Brea: Biarge, Sola, Félez (Cantariño, min. 82), Herrero (kap.), López, Rami (Val, min. 63), Losfablos, Monteiro (Costa, min. 63), Pérez, Arnedillo (Peña, min. 46) eta Tapia (Vela, min. 82).

Golak: 1-0 Arzak, min. 23; 2-0 Guibelalde, min. 87.

Epailea: Martínez García. Etxeko M. Rodríguez, E García y Arrutiri, eta kanpoko Herrero y Lópezi atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!