Realak bana berdindu du RCD Espanyolen aurka gaur gauean Anoetan jokatutako partidan. Piattik, bigarren zatiko beraien lehen aukeran, aurrea eman die kanpokoei eta Willian Josek, burukada bikain batekin, berdinketa lortuaz. Txuri-urdinek azken une arte estutu egin dute bigarren golaren bila, iritsi ez den arren. Partida hasiera oso parekatua izan da. Reala gehiago izan arren, bi taldeak ez dira kapaz izan beste atera iristeko. Txuri-urdinek nahi zuten, baina ez da erraza izan kataluniarren defentsa gainditzea, Diego Lopezen aurretik ondo kokatua zena. Ordu erdia pasa eta gero, nagusitasun txuri-urdina areagotu egin da, baina bere konbinazio onek ez zuten amaierarik. Gipuzkoarrak gola lortzetik gertu egon dira lehen zatian. Txuri-urdinak ondo sartu dira bigarren zatian. Illarraren eskuinkada bat kanpora joan da gutxigatik eta Juanmiren erremate bat sarera joan da, baina marrazainak banderatxoa igo du. Espanyol Rulliren atera askotan gerturatu ez den arren, Piattik gola lortu du zutoinera atxikitutako jaurtiketa batekin. Lana zaildu egin da, kanpokoak beren zelaian gorde dira eta Realak ez du etsi bere helburuan. Ordu laurden baten faltan, Zalduaren erdiraketa bat bikain errematatu du buruz Willian Josek, bere lehena kamiseta txuri-urdinarekin. Gol dotorea. Zaleen bultzadarekin, azken minutu arte bilatu dute txuri-urdinek bigarrena, baina ez da iritsi. Txuri-urdinek gehiago merezi izan dute. Hiru puntuak nahi zituzten eta bakarra lortu dute, baina hau hasi besterik ez du egin. Fitxa teknikoa: Real Sociedad: Rulli, J. Zaldua, Mikel (kap.), I. Martinez, Yuri B., Illarra, R. Pardo (Carlos V., min.67), Zurutuza, Oyarzabal, Willian J., Juanmi (X. Prieto, min.83). RCD Espanyol: Diego Lopez, Javi Lopez (kap.)(R. Duarte, min.59), David Lopez, O. Duarte, Victor S., Marc Roca, Javi Fuego, Piatti (Jurado, min.77), Hernan Perez (Salva S., min.69), Leo Baptistao, Gerard. Golak: 0-1: Piatti, min.62. 1-1: Willian J., min.78. Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horia erakutsi die etxeko Illarra, Zurutuza eta kanpoko O. Duarte, R. Duarte. Javi Fuego egotzi du bi txartel hori erakutsi eta gero 91. minutuan. Asistentzia: 19.739 zale.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!