SARREREN SALMENTA ETA AUTOBUS ZERBITZUA AKTIBATU DIRA

Champions Leagueko ereserkia Reale Arenara itzuliko da

Astebete besterik ez da geratzen gure emakumezkoen taldeak Europan debuta egiteko. Champions League Reale Arenara itzuliko da asteartean, hilak 20, Bayern Munich talde indartsuaren bisitarekin (19:00etan).

Zailtasunaz jabetu arren, taldeak ilusioa dauka. Jokalariek beren historia urrezko letrekin idazteko ohitura mantendu nahi dute. Eta euren jendearen aurrean egin nahi dute, Reale Arenan sortzen den giro magikoak babestuta.

Estadioko ateak 18:00etatik aurrera irekiko dira eta gure bazkideak ohiko sarreratik sartu beharko dira. RS Fanek ere sarrera librea izango dute, sarbidean txartela aurkeztuz. Aste honen amaieran partidari buruzko xehetasun gehiago zehaztuko dira.

Sarreren salmenta, dagoeneko eskuragarri

Klikatu esteka honetan zure sarrerak erosteko

Jada, salgai daude Europako hitzordu historiko honetara joan nahi duten gainerako zaleentzako Sarrerak

Autobusez probintziatik: erosi zure txartela 

Bestalde, bai gure bazkideentzat eta baita sarrera aurkezten duten zaleentzat ere, gaurtik aurrera Reale Arenara Gipuzkoako hainbat lekutatik joaten diren autobusetan txartelak salgai daude gaur arratsaldetik igandera bitartean.

1. linea (sakatu hemen): Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Soraluze, Eibar eta Elgoibar.

2. linea (sakatu hemen): Oñati, Legazpi eta Zumarraga. 

3. linea (sakatu hemen): Mutriku, Deba, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa. 

Itzulerako sarreren salmenta

Bestalde, hilaren 29an, ordu berean FC Bayern Campusen jokatuko den itzulerako partidarako sarrerak ere salgai daude online. Bavariako klubak eskatzen digu, segurtasun arrazoiengatik, sarrera erosten duten Realeko zaleek M gunean erosteko.

Klikatu esteka honetan zure sarrerak erosteko

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!