REAL SOCIEDAD-BAYERN MUNICH (ASTEARTEA, 19:00)

Championserako informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta Bayern Munich-en arteko Reale Arenako partidarako informazio erabilgarri guztia (19:00etan)

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu bihar, 17:30etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten.

Infantil txartela

Biharko partidan pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere, sartu ahal izango da.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 18:00etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da. 

Bazkideak beren ohiko tribunako erdiko atetik sartu beharko dira (ekialdeko Harmaila: 10 eta 11 ateak, Zabaleta Harmaila, 15 eta 16 ateak, Harmaila nagusia: 20 eta 1 ateak eta Harmaila Familiarra: 5 eta 6 ateak).

Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta leihatila

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 17:00etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu sarrerak geratzen direla.

Goiko eraztuneko bazkideentzako gomendioa

Jokalariek ikusleen babesa ahalik eta gertuen sentitzea nahi dugu. Horregatik, beheko eraztunean ikusteko eskaera egin diegu goiko eraztuneko bazkideei. Aldez aurretik eskertzen dugu zure aurretiko jarrera.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala 10etatik 20etara irekiko da. Jada, eskura duzu 2022-23 bilduma ofiziala, ohiko merchandisingaz gain. Tabernak 18:00etatik aurrera egongo dira martxan.

Bizikleten aparkalekua

Bizikletentzako eta patineteentzako aparkaleku berria gaur itxita egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!