CRÓNICAS DE NUESTRO FÚTBOL BASE

JUBENILEN OHOREZKO MAILA: SANTUTXU 0-1 REAL SOCIEDAD

 

Urte berriarekin konpetizioak ofizialak izan ditugu jokoan berriro ere.

 

Larunbata arratsaldean Bilboko Maiona 2 zelaian Jubenilen Ohorezko Mailako taldeak Santutxuren aurka jokatu zuen.
Real Sociedad taldean zelairatu ziren: Celaya, Joseba, Javi, gaña, J.Manuel; J.Gomez, Castro; Marco, Pablo, A.Sanz; Kenan
Jokatu zuten ere: Zabala, Fuentes, Villena.

 

Garaipen garrantzitsua lortu zuen gure taldeak  larunbat arratsaldean jokatutako partiduan. Zelaiaren neurriek partidua erabat baldintzatu zuten. Zelai txikia izaki, joko zuzenak eta bigarren jokaldiek berebiziko garrantzia izan zuten.

 

Partiduaren hasieratik nagusi izan ziren txuri urdinak, partiduaren pisua eramanez eta bilbotarren zelaian jokatuz. Hala ere lehen zatian ez ziren aukera asko izan. Bigarren zatian areagotu egin zen nagusitasun hori eta bilbotarren area inguratu zuten uneoro txuri urdinek.Hainbat korner eta aukera izan ondoren partidaren hondarrean egin zuen Fuentesek partiduko gol bakarra, buelta erdian errematatuz eta honela hiru puntu gozo eskuratuz.

 

JUBENILEN NAZIONAL MAILA: REAL SOCIEDAD 1-4 CULTURAL DURANGO

 

Larunbata eguerdian Zubietako Z7 zelaian jokatutako partidan Easo taldea galtzaile atera zen. Ç

 

Easo taldean zelairatu ziren: BARDAJI, RENOVALES, ELUSTONDO, IZAGIRRE, GIRALDEZ, URRUTIA, IRIONDO, MUGURUZA, OIARTZUN, CEBERIO eta HERNANDEZ. Jokatu zuten ere: QUEVEDO, MARTIN, IPARRAGIRRE  eta FAVRIS.


Partidaren lehen 10 minutuetan etxeko taldeak gol aukera garbiak izan zituen markagailuako tartea handitzeko. Hasiera honetan Oiartzunek penaltiz etxeko taldearen gola lortu zuen. Minutuak aurrera joana ahala Durangoko Cultural taldea jkuaren kontrolarekin egin zen eta berdintzeko aukerak eduki zituen atsdenaldia aurretik.


Bigarren zatian gaizki hasi zen etxeko taldearentzat. Laugarren ninuturako bizkaiterrek markagailuari buelta ematea lortu zuten. Txuri Urdinak saiatu eta aukeraren bat eduki arren ez zuten beste golik lortu. Bisitariek, etxeko taldearen momentu txarra aprobetxatuz, beste bi gol lortu zituzten.

 

KADETEEN EUSKAL LIGA: CULTURAL DURANGO 1-5 REAL SOCIEDAD

 

Larunbata goizeko 11:30 Durangoko Tabira zelaian jokatutako partida.

 

Jolastu zuten: Colombo, Odriozola, Alonso , Ibarbia,  Del Moral, Intxausti, Guridi, Lopez, Rodríguez, Capilla eta Bautista. Baita ere jokatu zuten Sangalli, Martinez, Prieto eta Tarantino.
Partidu ona larunbatean Durangon jolastutakoa.


Lehenengo zatian txuriurdiñak pixkabat lo harturik atera ziren eta intentsitate falta horren ondorioz bizkaitarrak aurreratu ziren markagailuan. Hau ikusirik, zubietakoak laneri ekin zioten  eta zelai erditik hasten ziren jokaldiak arrisku handia egiten zuten markagailuari buelta emanezta eta atsedenaldira 1-2  iritsi ziren.


Bigarren zatian txuirudiñak zelai erdiarekin egin nahi ziren baina durangotarrak ondo presionatzen zuten eta ez zen erraza izan. Atzelariak arazoak zituzten atzeko lerrotik erdiko lerrora baloia pasatzeko  baina hegaletatik sartuaz jokaldi interesgarriak egin zituzten.


Nahiz eta bigarren zatia  oso ona egin ez  partida 1-5 bukatu zen.

 

KADETEEN OHOREZKO LIGA: REAL SOCIEDAD 3-0 AURRERA ONDARROA

 

Larunbata eguerdian Zubietako Z4 zelaian Real Sociedadeko kadete gazteak Ondarruko Aurreraren aurka jokatu zuten Zelairatu ziren; Etxeberria; Gorosabel, Arrue, Torre, Munera(Arrieta); Rodriguez O.(Gajate), Olabe, Olaizola(Marcos); Calvillo(Artetxe), Manso, Arruabarrena(Gorostidi).

 

Ritmo altuko partida izan zen eta Zubietara gerturatu ziren ikusleek ikuskizun polita ikusi zuten. Ondarruko taldea indartsua eta ongi kokatua egon arren kadete gazteak talde joku dinamikoa antolatuz hiru gol sartu zituzten, Calvilloren bitartez, lehen zatian.

Bigarren zatian intentsitatea ez zen jeitsieta Txuri Urdinek gol aukerak izan zituzten emaitza zabalagoa izateko baina erremateak zutoin eta langara joan ziren. Aurkariek penalti bitartez izan zuten beren gola lortzeko aukera baina Etxeberria atezainak jaurtiketa gelditu zuen. Honela bigarren zatoan ez zen  golik lortu eta 3-0 ko emaitzarekin amaitu zen partida.

 

INFANTILEN OHOREZKO LIGA: REAL SOCIEDAD 5-0 BERGARA

 

Larunbatean Z4 zelaian jokatutako partidan hasieratik ateratako hamaikakoa jokalari hauek zelaiartu ziren: Martinez, El Haddadi, Goenaga (Petxarroman), Urtaza (Leiza), Rodriguez (De La Rubia), Zubeldia (Bravo), Iglesias (Celorrio), Vicente, Garikano (Bengoetxea), Aierbe eta Santos.

 

Partida hasieratik lortu ditugu golak 2-0 gindoazen 12. minuturako. Bergara taldea joko konbinatiboa egiten saiatu da etengabean eta horrek gure presio lana egitea ahalbidetu du. Alor defentsibo horretan ondo aritu gara eta hamaika baloi berreskuratu ditugu zenbait irizpide onez jokatuta eta beste zenbait ez horren ondo. Lehen denbora txukuna izan da finalizazioan ere 3 gol lortuta.


Bigarren zatian gure presioareko intentsitatea jeitsi da eta ez gara lehenean bezain nabarmen iritsi aurkarien atera. Hala ere, minutuak aurrera joan ahala aurkariak partidaren nekea nabaritu eta azkeneko 5-0 erdietsi ahal izan dugu. Bigarren zatia ez da horren ona izan eta horretan saiatu beharko datozenetan.

 

INFANTIL TXIKIA: ORDIZIA 1-2 REAL SOCIEDAD

 

Realaren partez jokatu zuten: Auzmendi, Agerralde, Garin, Ruiz de Mendarozketa, Crotto (Martinez), Hernani, Petxarroman, Kerejeta (Agirrezabala), Ibargoien, Rekalde, Iruretagoiena.

 

Igande goizean jokatutako partida Ordiziako belar artifizialeko kirol instalakuntzetan. Txuri urdinek, patida ondo hasi zuten; baloia konbinatu eta markagailuan aurreratuz bostgarren minutuan lortutako gol baten ondorioz.


Golaren ondoren, jokoa nahiko eskasa izan zen, joko zuzenegia eta baloi jabetza argirik gabe. Atsedenaldira 0-1eko markagailuarekin heldu ziren. Bigarren zatian, jokoa antzerakoa eta etxekoek presionatzen zuten emaitza hobea lortzeko asmoz. Dena den, txuri urdinen bigarren gola heldu zen; nahiz eta, hurrengo minutuetan, Ordiziak gol bat lortu eta markagailua bukaerako 1-2arekin utzi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!