Ostegunean jokatuko dugu Europa Ligako playoffetako kanporaketako joaneko partida. Danimarkako Herning herriak ehun realzale baino gehiago hartuko ditu, FC Midtjylland taldearekin duten lehen konpromisoan taldea babestu nahi dutenak. Herningera joanez gero, hona hemen zenbait gomendio:
REAL SOCIEDAD KONTAKTUA
Herningera bidaiatzen duten Realeko zaleei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, klubak jarraitzaileei bidaietan, estadiora sartzean eta beste edozein beharrizanetan lagunduko dieten langileak lekualdatuko ditu. Hona hemen harremanetarako telefonoa: 688761543
MEETING POINT
Ostergade Street 20, Herningeko kalerik ezagunenetako bat, izango da herriko agintariek "meeting point" gisa emandako puntua txuri urdin zaleentzat. Ostegunetik aurrera, 14:00etan, motorrak berotuko ditugu leku jendetsu horretan, estadiora joan aurretik.
DOAKO AUTOBUSAK ESTADIORA
Realak autobus-anezka zerbitzua antolatu du sarrera duten zaleentzat. Autobusak doakoak izango dira eta Kampmannsgade Streetik ibilbidea hasiko dute, meeting point kalearen ondoan.
Bidaia autobusez 17:00etan hasiko da autobus batekin. Hainbat bidaia egingo dira, eta azkena 17:45ean izango da.
Partida amaitzean, autobusek gure zaleak hartuko dituzte utzi zituzten leku berean, eta irteeraraino eramango dituzte.
Estadiorainoko ibilbidea oinez ere egin daiteke (50 minutu) edo taxi bat eskatu (kontaktu zenbakia: +45 97120777).
ESTADIORAKO SARBIDEA
MCH Arenako ateak 16:45ean irekiko dira. Bisitarientzako harmailetarako sarbidea 3. atean dago. Bertako langileek sarreraren irakurketa egingo dute tornuetan.
Bestalde, zelaira aldez aurretik sartzea gomendatzen dizugu, estadioko segurtasun-langileek sarbidean miaketak egingo baitituzte.
Estadioaren barruan jatetxe-zerbitzua egongo da (janaria eta edaria) eta koroekin (Danimarkako txanpona) edo kreditu-txartelarekin ordaindu beharko da.
DEBEKATUTAKO OBJEKTUAK
Segurtasun arrazoiengatik, zaleak ezingo dira estadiora sartu tamaina handiko objektuekin, banderekin, aterkiekin, motxila handiekin (ez dute A4 baten tamaina gainditu beharko), objektu sukoiekin (alkohola, bengalak...) edo ikusleengan eragina izan dezakeen edozein elementurekin.