Ekainaren 13a egun berezia da Realaren historian. Bi efemeride oso garrantzitsu betetzen dira: Atotxan jokatutako azken partida eta Lehen Mailara lortutako igoera.
1993ko ekainaren 13an Realak azken neurketa jokatu zuen Atotxan. Zelai honetan txuri-urdinek historian zehar dituzten tituluak lortu dituzte. Arerioa Tenerife izan zen eta gipuzkoarrek 3-1 irabazi zuten partida zaleei azken garaipena emateko. Kodrok lehen gola sartu zuen bigarren minutuan eta Oceanok garaipena berretsi zuen beste bi golekin. Gainera, Gorrizen azken partida izan zen Realaren kamisetarekin. Arratsalde historikoa izan zen eta amaiera ezin hobea izan zuen taldearen garaipenarekin. Bideoan Atotxako azken partidaren irudiak ikus ditzakezu.
Realaren hamaikakoa ondorengoa izan zen Alberto, Fuentes, Larrañaga, Alaba, Uría, Lumbreras, Imaz, Oceano, Carlos Xabier, Alkiza y Kodro. Bigarren zatian Luis Perez eta Gorriz sartu ziren Imaz eta Alkizaren ordez.
Beste alde, 2010eko ekainaren 13an Reala Lehen Mailara itzuli zen Celta 2-0 gainditu ostean. Anoeta beteta zegoen eta txuri-urdinak, denboraldi bikaina jokatu ondoren, Lehen Mailara igo ziren. Realak partidaren nagusitasuna izan zuen eta bigarren zatian Xabi Prietoren, penaltiz, eta Carlos Buenoren golei esker garaipena lortu zuen. Egun handia izan zen zale guztientzat. Ospakizunaren irudiak hemen ikus ditzakezu.
Realaren hamaikakoa ondorengoa izan zen Zubikarai, C. Martinez, Mikel, Ansotegi, De la Bella, D. Rivas, Aranburu, X. Prieto, Zurutuza, Griezmann, Bueno. Bigarren zatian Nsuek, Sergio Rodriguezek eta Labakak jokatu zuten.