Asier Illarramendi, Alvaro Odriozola, Mikel Oyarzabal eta Igor Zubeldiak berriro jaso dute espainiar selekzioaren deia datorren astean jokatu behar diren nazioarteko partidetarako. Bi lehenak talde nagusiarekin izango dira eta azken biak 21 urtez azpikoarekin. Adnan Januzajek ere deialdia jaso du, Belgikarekin kasu honetan. Rodriguesek debuta egingo du Portugaleko nagusiarekin eta Velak Mexikorekin jarraitzen du.
Julen Lopetegiren taldeak bi lagunarteko jokatuko ditu Kosta Rika eta Errusiaren aurka. Albert Celadesenak, ordea, Islandia eta Eslovakiaren aurka arituko dira Europako Txapelketarako baliagarriak izango diren neurketetan. Belgikak, aldiz, bi lagunarteko izango ditu Mexiko eta Japoniarekin. Amerikaerdiko taldeak, aldiz, Belgika eta Polonia izango ditu arerio.
Illarra eta Odriozola
Larunbata 11, 21:30: Espainia – Kosta Rika, La Rosaleda (Malaga). Lagunartekoa.
Asteartea 14, 19:45: Errusia – Espainia, Krestovski Estadioa (San Petersburgo). Lagunartekoa.
Vela
Ostirala 10, 19:45: Belgica – Mexiko, Balduino Erregea Estadioa (Bruselas). Lagunartekoa.
Januzaj
Ostirala 10, 19:45: Belgica – Mexiko, Balduino Erregea Estadioa (Bruselas). Lagunartekoa.
Asteartea 14, 20:45: Belgica – Japonia, Jan Breidel Estadioa (Brujas). Lagunartekoa.
Rodrigues
Ostirala 10, 20:45: Portugal – Saudi Arabia, Viseu. Lagunartekoa.
Asteartea 14, 19:45: Portugal – Estatu Batuak, Leiria. Lagunartekoa.
Oyarzabal eta Zubeldia (21 urtez azpikoa)
Osteguna 9, 19:30: Espainia – Islandia, La Condomina (Murtzia). Euro 2019rako sailkagarria.
Asteartea 14, 21:50: Espainia – Eslovakia, Cartagonova (Kartagena). Euro 2019rako sailkagarria
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin